2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Zergatik emozioak?

Juan irakasleak bi aste hauetan gai bat lantzeko esan digu, guk aukeratutakoa. 
Gure gaia EMOZIOAK izango da, eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direlako eta ez ditugulako behar bezala adierazten, beldurragatik, lotsagatik... Izan ere, emozioak denok sentitzen ditugu bizitza osoan zehar, momentu oro, baina gehienetan gaizki ikusita dago emozio horiek adieraztea. 
Hezkuntza ikuspegitik begiratuz, ez dago aukerarik emozioak adierazteko, ez klasean, ez indibidualki, eta irakasleek ez diote garrantzirik ematen hauei. Horregatik, ikasleak ez dakizki emozioak kontrolatzen, ez ditu ezagutu ere egiten eta gure ustez, hemendik dator ikasle askoren porrota. 

1 iruzkin: