Pasadan astean, Irakaskuntza funtzioko irakasleak, miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egiteko bidali zigun, eta nik, argi eta garbi nuen nor izango zen elkarrizketatuko nuen irakaslea; Jaione.
Jaione, nire praktikaldietako tutorea zen, eta berekin batera jardun nituen nire praktikak. Izan ere, haur hezkuntzako titulua atera nuen iaz, eta Jaione praktikaldietako tutorea izateko sortea izan nuen. Pasadan Astelehenean egin genuen elkarrizketa, eta benetan ere gustora egon ginen, pertsona maitakorra da, eta ezagutu bezain pronto antzematen dozu hori.
Nabaria da irakasle izatea benetan ere gustoko duela, bere haurretaz hitz egiten zuenean, berak erabiltzen duen matodologia, bere bizipenak, bere egunerokoa... guzti honez hitz egiten zuen bitartean irrikak, ilusioa eta gogoa transmititzen zituen. Horrelako irakasleak egon beharko lirateke; gauzak gogoz eta ilusioz egiten dutenak, benetan ere inplikatzen direnak, behin eta berriz ikasten daudenak, dakitena berriztatzeko eta aberatsagoa izateko, aukera ezberdinak ematen dituenak, zugan sinisten dutenak... Azken finean benetan ere andereƱo, maisu, irakasle izatea.
Jaionek ere gustura irakurriko luke beren gainean diozuna.
ErantzunEzabatu-
Hurrengo lana (datorren klasera ekarri beharrekoa) ikasiotako gauzak identifikatu eta zerrendatzea.
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.