Pigmalion efektuari buruzko arazo eta konponbideak
Artikulu hau irakurtzerakoan, zenbait arazo edo oztopo ondorioztatu ditut;
Hasteko, aurreiritziak zerikusi handia duela esango nuke honen inguruan. Izan ere, badaude ikasleak ezagutzen ez dituen irakasleak beraietaz berba egiten dutenak, eta aurretikako aurreiritziak dutenak. Argi dago, aurreiritzien inguruan ez dagoela zuzeneko konponbide edota irtenbide bat, aurreiritziak "kontrolatzen" jakin behar dugula irakasleak, gauzak ezberdintzen, ahal den heinean behintzat, ahalik eta objetiboen izaten.
Aurreiritziarekin loturik,esan beharra dut baita, irakasleak aurretik pentsatzen dutena haurrengan eragina izango duela argi eta garbi; esaterako, txarrak aterako dituela pentsatzen badugu, inkonzienteki tratuan, azaltzerako orduan... pentsamendu hori umeak nabaritu egingo du eta seguruenik, emaitzak ez dira hain onak izango, eta alderantziz.
Guzti honek, haurren motibazioari kalte egin diezaieke; ikasle onak, emaitza onak ateratzen dutenak, behar bada, klasean aspertu egin daiteke eta ikasle txarraren gogo eta motibazioak ere kaltetu egin daitezke frustrazioaren ondorioz. Honen konponbidetzat, gelako guztiak nahastu, eta bata besteari lanetan, azalpenetan... laguntza ematea egingo nuke.
Muxutxuk.
Lehenengo pausu moduan ez dago txarto, baina elaboratuagoak izan behar lukete zure hausnarketak.
ErantzunEzabatugelako guztiak nahastu... tira, lortu dezakezu horixe , eta bata besteari lanetan, azalpenetan... laguntza ematea egingo nuke bigarren hori zelan, baina?