Gaurkoan, elkarrizketatik ikasitakoa amankomunean jarri dugu taldeko guztiok eta hurrengoa ondorioztatu dugu:
- Jakintza berritu behar dugu, gauza berriak ikasi eta egungo egoerara egokitzeko. Hau da, metodologia berrietara egokitu eta teknologia berriak erabiltzen ikasi (arbel digitala) adibidez.
- Beste nolabaiteko molde bat erabiltzen baduzu ikasleekin gertutasuna adieraziz, ikasleek beren kabuz aurkitzen dute bidea. Esaterako, Xabik bere irakaslearekin elkarrizketa egin zuenenan, irakasleak esan zion ea gogoratzen zuen txikia zenean estoldan bera eta lagunek sua egin zutenekoa. Maisuak sua egiten ikusi zituen eta itzai beharrean eta bronka bota beharrean, beraiei ondorioak azaldu zizkien eta beraiei ulertarazi zien arriskuaz. Azkenean beraiek beren borondatez sua itzali zuten.
- Irakasle guztiek uste dute esperientziak asko erakusten duela eta pertsona bezala garatzen zarela.
- Arduratsua izan behar du, ez dugu ahaztu behar, irakaslea hainbat haurren kargupean dagoela eta hauen garapena ahalik emankorrena izatea bermatu behar du.
- Puntu honetan ere guztiek iritzi berdina zuten: haurra ulertu behar dela, bere osotasun guztian, bera den bezalakoa onartuz eta errespetatuz.
Puntu hauek dira gehienbat gure elkarrizketatzaileek amankomunean izan dutena eta guri helarazi dizkigutenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina