2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Aniztasuna




Blog sarrera hau aurrekoarekin bat datorrela esan genezake , aniztasuna baita oinarrizko gaia. Gaur egun arraza aniztasun handia dago Euskal Herrian kokaturik dauden eskoletan. Boluntario lanak egiten ari ditugun eskolan adibidez , begi bistakoa da herrialde desberdin askotako umeak daudela eta irakasleei askotan lana saia egiten zaiela. Esate baterako gaztelania eta euskara menperatzen ez duten ume asko daude eta ikasgai asko aurrera eramateko orduan horrek traba asko jartzen dizkie baina hori ez da arazo bakarra .

Honek, irakasleon  zereginak handitzea dakar , hau da, klasean suertatzen den aniztasunari erantzun behar diote beti irakasleok. Askotan , ez da bat ere erreza izaten behar bereziak dituen ikasle batekin topo egitea, zalantza eta kezka asko sortzen baitira eguneroko lana garatzerako orduan.  Beste herrialde batetik datozen umeak gehienetan hizkuntzarekin arazo handiak izaten dituzte ulermena dela eta baina badira ere beste arazo batzuk dituzten umeak , ez dira beste toki batetakoak izan behar , hemengo haurrak ere arazoak izaten dituzte , boluntario lanak egiten ari dugun ikastolan ume gasteiztar batek ere idazteko garaian ez ditu o eta u bokalak bereizten, b eta p-arekin ere nahastu egiten da  

Argi dago ikasle bakoitzak behar propioak dituela eta beraz, ikasle bakoitzarekin era batez jokatu beharra dagoela.  Esan beharra dago ezinezkoa dela guztiak era berean tratatzea nahiz eta egokiena dela esan , aurrez aipatu bezala ikasle bakoitza desberdina da eta arazo edo behar desberdinak ditu. Irakasleok egokitzapen curriculumnarra egin behar dute arazo hauei aurre egiteko.

 Nire ustetan , nahiz eta lana handitu,ongi izate propio handi bat sortu behar du arazoak dituen haur bati laguntzeak.

Hezkuntza denentzat egina al dago?

Oraingoan, gertutik ezagutzen dudan kasu baten azterketa/hausnarketa egiten saiatuko naiz, haur adopatutuek eskolarekin duten arazoaz, hain zuzen ere.

Geroz eta haur adoptatu gehiago ikusten dira eskoletan eta orokorrean gizartean, jaio diren herrialdean izan duten bizi kalitatea hobetzeko asmoz etorrita, baina askotan irakasleak ez dira konturatzen familian integratu edota herrian bere lekua aurkitzeaz gain, eskolan ere hori egin behar dutela eta beti ez dela erraza izaten beraientzat. Gainera, urteak aurrera joan ahala eta batez ere nerabezaro garaian, hainbat arazo juntatzen zaizkie ( eskolakoak, bere familia biologikoarenak, lagunenak...) eta barruan duten amorrazio eta tristezia hori kanporatzeko era bakarra askotan indarkeria erabiliz izaten da eta arazoei aurre egin beharrean albo batera utziz, aurpegia eman gabe eta guztia, beldurragatik. Barru barruan duten bakarra beldurra da, araozei aurre egiteko beldurra eta besteek beraiengan duten iritziaren beldurra. Ikasketekin ere ez dute nahi zerikusirik izan, hau da, eskolara joatea den guztiarekin, ezta lanak egitea den guztiarekin. Erantzunkizun bat hartu behar den momentuan ez dute nahi izaten ezer jakiterik gai horri buruz eta axola ez balitzaie bezala jokatzen dute. Beraz,ez dira eroso sentitzen eskolan, ez baitiote zentzu askorik ikusten horri eta bere bizitzan aurkitzen dituen hutsuneak drogekin konpontzen direla uste dute, ondorioz, beraien azkenengo meta da ikastea; hori bai, bizitzan zerbait izan nahi dute, gorenean dagoen zerbait, gainera.

Guzti hau esanda eta irakasle paperarekin lotuz, irakasleek askotan beste haur bat bezala tratatzen dituzte haur adoptatuak eta ez dut esaten hori egin behar ez denik, baina kontuan izan behar du ze berezitasun dituen eta horietara egokitu eta garrantzitsuena, bere lekuan jarri eta bera ulertu. Askotan haur hauek, konportamendu arraroak izaten dituzte eta zailak dira horien arraozoiak aurkitzen baina beti dago atzean zerbait, mindu duen zerbait eta horri helduta soilik arazoa konpon daiteke.

Nire ustez, emakume honek oso ongi laburbiltzen du eskola zer/nolakoa den haur adoptantuentzat: “La escuela supone la prueba de fuego para la mayoría de los niños adoptados, la segunda gran barrera, la inesperada aduana a traspasar después de estar ya dentro. Para muchos, un segundo proceso de adaptación concluido el familiar” (Inmaculada De la Fuente: “La adopción tropieza con la escuela”.

Hemen duzue bideo labur baina interesgarri bat: 
https://www.youtube.com/watch?v=p3bP7udXewc 

2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea



Praktikaren praktikotasuna:

Aurreko testuan aipatutako ikasketa enpirikoarekin lotuta, praktiketan oinarritzen diren hezkuntza sistemak bilatzen negoela bideo honekin egin dut topo:


Bertan, grafikoki azaltzen da zein izango litzatekeen (eta zein den) ikasketetan praktika alde batera uztearen emaitza, eta berriz ere , pupitre eta aulkiaren erabilgarritasunaz egon naiz pentsatzen. Flash-back moduan nere burua LHko 4.mailara joan da eta “inguru”- ko klase aspergarri batean nago. Andereñoa, zuhaitzek eta landareek behar-beharrezkoak dituzten eguzki izpietaz ari da, hostoetan ematen den eztakit zer prozesurako… Egia esan ez nau batera erakartzen klase horrek,  eta laister hasi naiz Son Goku-ren kromoak kontatzen mahi azpitik.

Beste oroitzapen bat etorri zait burura. Oraingoan Otxokiko parkean gaude inguruneko irakaslearekin zuhaitz mota desberdinak katalogatzen eta bihotz itxurako hosto bat aurkitu det. Andereñoak Ginkgo- Biloba zuhaitzarena dela esan dit, eta dinosaurioen garaiko zuhaitz mota bat dela! Bereala sartu ditut poltsikoan bizpairu hosto etxean aitari erakusteko.

Hamar urte pasa dira eta batek daki nun dauden etxera ekarritako hosto horiek. Baina kalean Ginkgo bat topatzen deten bakoitzean badakit ze zuhaitz den… Aldiz, zeintzuk dira sistema endokrinoaren ezaugarriak ?



2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata


“Hezkuntza” hitza, handiegia lau pareten artean sartzeko.

Hezkuntzaren gaia esku tartean degularik, maiz, honen kalitatea eta eraginkortasuna nola handitu dezakegun pentsatzen dugu. Alde batetik etxea degu, bertan jasotzen ditugu lehenengo jakintzak, afektibitatea, baloreak… eta inork ez du etxearen garrantzia kolokan jarriko. Bigarrenik eskolaren papera dugu. Bertan ikasiko du irakurtzen, idazten, matematika problemak ebazten edota hizkuntza berriak erabiltzen, honaino ere, dena garrantzi handikoa haurraren etorkizunerako. Baina, eskolatik irteterakoan zer? Umea bere kaxa utziko degu parkean bere adinekoekin? Ezer ikasten ez duelarik? Inondik inora! Guk gure seme/alabatxoarentzako hoberena nahi dugu, beraz ingles akademi batera apuntatuko dugu, edo etxera etorri dadila eskolako lanak egitera , eta bukatzerakoan, “Pipo y las Matematicas” istalatuko diot ordenagailuan helburu pedagogiko batekin jolastu dezan… Eta hala, bizitzaren inguruan pilo-pilo bat dakiten robot txikitxoak edukiko ditugu.

Baina zer gertatzen da ume horren beharrekin? Nun daude ume horrek jaiotzez berarekin ekartzen zituen behar naturalak (jolastu, begiratu, ikutu, dastatu, erori/altxa, ezagutu, sozializatu, maitatu)? Edo ordenagailurako joku berri bat aterako dute hauek landu ahal izateko?

Izan ere, hezkuntza sistema perfektua eraikitzeko bidean ,sarri , atzerapausoak besterik ez ditugu egiten haurrari ordu teoriko gehiago gehituz, alor akademikoan besterik ez baiditu jakintzak metatuko, eta hala, ez gabiltza ikaslea gizarteratzeko prozesuan laguntzen ari. Zertarako behar ditu eta haur batek, ortografia eta fonetika ez badaki lagunengana hurbiltzen ere?

Gizarteko kulturarekin jarraitzeko beharrezkoak izan daitezke zenbait baloreen trasmisioa, baina sozializatzeko grina barruan dakarkigularik, utzi diezaiegun haurrei beren kaxa jolasteko astia, sena eta jakintza enpirikoa bidelagun baitituzte, eta ez dago ikasteko modu hoberik! 


2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Mezu objetiboa. Adimen emozionala.



Ikerketa psikopedagogikoaren arloan, “Adimen emozionala” hitza Peter Salovey-
ek (Harvard) eta John Mayer-ek (New Hampshire) erabili zuten lehen aldiz
1990an. Eskolan eta arlo profesionalean arrakasta zeukaten pertsonen ezaugarri emozionalak deskribatzeko erabili zuten

Adimen emozionalak, norberaren emozioak ezagutzeko eta besteenak interpretatzeko balio du. Honek, norbera ondo ezagutzeko eta besteekin harreman egonkorrak egiteko laguntzen digu, baita besteen tokian jartzeko eta besteak ulertzeko ere. Honez gainera, bakoitza emozionalki ondo egoteak, ikasketa prozesuan zein lanean eragin positiboa dauka.

Adimen emozionalak  oinarrizko 5 gaitasun ditu eta hurrengo hauek dira;

·         Norberaren emozioen ezagutza: Momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela konziente izateko ahalmena. (Nire emozionak nireak dira eta ni nahiz beraiekin egiten dudanaren arduraduna).

·         Emozioen bideratzea: Emozioak bizitzako zailtasunei aurre egiteko erak dira. Sentimenduak onartu, arlo seguruetan espresatu eta oreka berreskuratzeko jokatzen dute.

·         Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna. Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.

·         Automotibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte (perseberantzia).

·         Trebetasun sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak lagunak egiten dakite, gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onargarriak
diren konponbideak bilatzen dituzte.

Irakasleak ere, emozioak landu beharko lituzke, eta hurrengoko puntuetan, hainbat ekintza daude gelan jorratu daitezkeenak:

·         Elkarrizketa: umeekin emozioei buruz aho betez hitz egiteko.

·         Mimika: emozioak aurpegiko espresio eta gorputzeko keinuen bidez adierazteko. Etxean lantzen bada, ispiluaren aurrean egin daiteke; eskolan lantzen bada, berriz, aurrez aurre.

·         Ipuinen irakurketa: bertan ematen diren emozioak norberaren buruarekin lotzeko. Horretarako komenigarria da galderak egitea pertsonaiek sentitzen dutenari buruz eta horrek besteengan duen eraginari buruz. Era berean, intonazioa zaindu beharreko atala izango da, emozioak enfatizatzeko.

·         Musika: beraiengan emozioak sentitzeko eta horiek beraien gogo-aldartean zelan eragiten duten ikusteko.

·         Joku sinbolikoa: barneko emozioak libreki adierazteko eta besteen lekuan jarri ahal izateko.

·         Jolas kooperatiboak: guztiek parte hartu eta emozioak komunikatu ahal izateko

·         Marrazketa: emozio bat eta bestearen arteko espresio desberdintasunei arretaz begiratzeko. Etxean egiten bada, marraztutako emozio desberdinak begi-bistan dagoen toki batean jar daitezke eta, umea emozio bat adierazten duenean, hara eraman daiteke sentitzen duen emozioa marrazkien bidez antzemateko. Eskolan ere egin daiteke hori edo, bestela, karetak prestatu emozio desberdinen espresioekin.

·         Argazki-albumei begirada: umeek ondo pasatuz beraien eta besteen emozioak hautemateko.


Bestetik, irakasle eta gurasoen arteko elkarlana ere egon behar da, egin beharreko lehenengo zeregina emozioekiko beldurra kentzea da. Eta horretarako prestatua egon behar da emozioen alorrean. Gainera, ezinbestekoa da irakasle zein gurasoek gai honen garrantziaz kontzientziatzea.

Behin guzti hori kontuan hartuta, haurrari erakusten hasi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen. Horrela, egoerari aurre egiteko prest egoteko.

Gurasoek eguneroko pasarte emozionalak aprobetxa ditzakete umeari garapen emozionalean laguntzeko. Adibidez, umea triste edo haserre dagoenean, sentitzen duena zer den zehatz-mehatz esanez eta emozio horrek eragiten dionaz jabetzeko animatuz.

Genero ikuspegitik, esaterako, emakume zapaldu batek ez badaki bere egoera adierazten, hau da, ez baditu bere emozioak identifikatzen, ezagutzen eta helarazten, bere zapalkuntza egoera areagotu daiteke. Beraz, oso argi dago, lehen esan bezala, beharrezkoa dela emozioak adierazten jakitea.

Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek ikaslearen sentimenduak eta emozioak ezagutu behar ditu, bere egoera ulertzeko. Horrela, ikasleak irakasleak bere egoera ulertzen duela ikusten badu, ikaskuntza arloan ziurtasun gehiagorekin ariko da eta motibazio gehiago izango ditu. Gainera, terapia egiteko ere balioko dio, barrua husten baitu eta horrela lasaiago sentitu.