Olatz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Olatz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakaskuntza funtzioko ikasgaiaren mapa kontzeptuala

Irakaskuntza funtzio ikasgaian barneratutakoa



Oraingoan, Irakaskuntza funtzioko irakasleak, ikasgaiaren inguruan zer ikasi dugun zer eginaz pentsatzea eta horri buruz hausnartzea bidali digu.

Hainbat gairen inguruan lanean ibili gara metodo ezberdinak erabiliz. Esaterako, tutoretza lanari buruz aritzean, banakako eta taldekako tutoretzak daudela ikasi dut, “gurasoen” aurrean hitz egiten eta horretarako zelan planifikatzen diren. Honekin jarraituz, hori estuki lotuta dagoen ebaluazioa ere jorratu dogu. Ebaluazioaren inguruan, urte osoan hiru direla garrantzitsuenak esan dezaket; Hasierakoa, erdikoa eta ikasturte amaierakoa. Honez gainera, ikasleak eta irakasleak ere ebaluatzen direla ikasi dut; ikasleak errubrika baten bitartez, eta irakasleak, auto-ebaluazio baten bitartez.

Guzti honez gainera, irakaskuntzan aritzea zer den eta irakasle on bat nolakoa izango litzatekeen ikasi dot elkarrizketa baten bitartez. Elkarrizketa, guk miresten dugun irakasle bati egin genion eta horrekin irakaskuntzan aritzea zelakoa den eta irakasle izatearen zailtasunak zeintzuk diren ezagutu ditut.

Honekin batera, hezkuntza mota ezberdinak eta arazoak eman izan ditugu; batetik, hezkuntza mistoa eta segregatua eta, bestetik, ezaguna den "pigmalion efektua". Azken hau, aurreiritziei buruz hitz egiten du; irakasleak dituen aurreiritzien ondorioz ikasle batzuei baino arreta gehiago eskeintzen die eta honek bere ikasketetan ondorioak dakartzala.

Landutako beste esparru bat bloga da. Bertan, hezkuntzarekin zer ikusia duen gai bat aukeratu eta bertan, gaiari buruz hitz egin hausnartu eta gela barruan gai hori zelan landu idatzi izan dugu, zeharka, gaitasun teknologikoak landuz. 

Bestalde, taldeka, bakoitzak gai bat aukeratu, horren inguruan informazioa bilatu, jorratu, eta hausnartu egin dugu, ondoren, beste batzuekin nire gaia eta beraiena elkarri azalduz galderen bitartez. Gaiak, hala nola, hurrengokoak ziren; bulling-a, teknologia barriak hezkidetzan, elkartasuna, eta, azkenik, adimen emozionala izan dira, azken hau, nire taldeak aukeratutako gaia izanda.

Amaitzeko, esan beharra dut, guzti hau aurrera eramateko, hiruhilabete honetako irakaskuntza funtzioko ikasgaiaren metodologia aproposa iruditu zaidala, izan ere,  nire ustetan, talde lana bultzatu du, praktikotasuna erabiliz gure artean. 



2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Mezu objetiboa. Adimen emozionala.



Ikerketa psikopedagogikoaren arloan, “Adimen emozionala” hitza Peter Salovey-
ek (Harvard) eta John Mayer-ek (New Hampshire) erabili zuten lehen aldiz
1990an. Eskolan eta arlo profesionalean arrakasta zeukaten pertsonen ezaugarri emozionalak deskribatzeko erabili zuten

Adimen emozionalak, norberaren emozioak ezagutzeko eta besteenak interpretatzeko balio du. Honek, norbera ondo ezagutzeko eta besteekin harreman egonkorrak egiteko laguntzen digu, baita besteen tokian jartzeko eta besteak ulertzeko ere. Honez gainera, bakoitza emozionalki ondo egoteak, ikasketa prozesuan zein lanean eragin positiboa dauka.

Adimen emozionalak  oinarrizko 5 gaitasun ditu eta hurrengo hauek dira;

·         Norberaren emozioen ezagutza: Momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela konziente izateko ahalmena. (Nire emozionak nireak dira eta ni nahiz beraiekin egiten dudanaren arduraduna).

·         Emozioen bideratzea: Emozioak bizitzako zailtasunei aurre egiteko erak dira. Sentimenduak onartu, arlo seguruetan espresatu eta oreka berreskuratzeko jokatzen dute.

·         Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna. Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.

·         Automotibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte (perseberantzia).

·         Trebetasun sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak lagunak egiten dakite, gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onargarriak
diren konponbideak bilatzen dituzte.

Irakasleak ere, emozioak landu beharko lituzke, eta hurrengoko puntuetan, hainbat ekintza daude gelan jorratu daitezkeenak:

·         Elkarrizketa: umeekin emozioei buruz aho betez hitz egiteko.

·         Mimika: emozioak aurpegiko espresio eta gorputzeko keinuen bidez adierazteko. Etxean lantzen bada, ispiluaren aurrean egin daiteke; eskolan lantzen bada, berriz, aurrez aurre.

·         Ipuinen irakurketa: bertan ematen diren emozioak norberaren buruarekin lotzeko. Horretarako komenigarria da galderak egitea pertsonaiek sentitzen dutenari buruz eta horrek besteengan duen eraginari buruz. Era berean, intonazioa zaindu beharreko atala izango da, emozioak enfatizatzeko.

·         Musika: beraiengan emozioak sentitzeko eta horiek beraien gogo-aldartean zelan eragiten duten ikusteko.

·         Joku sinbolikoa: barneko emozioak libreki adierazteko eta besteen lekuan jarri ahal izateko.

·         Jolas kooperatiboak: guztiek parte hartu eta emozioak komunikatu ahal izateko

·         Marrazketa: emozio bat eta bestearen arteko espresio desberdintasunei arretaz begiratzeko. Etxean egiten bada, marraztutako emozio desberdinak begi-bistan dagoen toki batean jar daitezke eta, umea emozio bat adierazten duenean, hara eraman daiteke sentitzen duen emozioa marrazkien bidez antzemateko. Eskolan ere egin daiteke hori edo, bestela, karetak prestatu emozio desberdinen espresioekin.

·         Argazki-albumei begirada: umeek ondo pasatuz beraien eta besteen emozioak hautemateko.


Bestetik, irakasle eta gurasoen arteko elkarlana ere egon behar da, egin beharreko lehenengo zeregina emozioekiko beldurra kentzea da. Eta horretarako prestatua egon behar da emozioen alorrean. Gainera, ezinbestekoa da irakasle zein gurasoek gai honen garrantziaz kontzientziatzea.

Behin guzti hori kontuan hartuta, haurrari erakusten hasi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen. Horrela, egoerari aurre egiteko prest egoteko.

Gurasoek eguneroko pasarte emozionalak aprobetxa ditzakete umeari garapen emozionalean laguntzeko. Adibidez, umea triste edo haserre dagoenean, sentitzen duena zer den zehatz-mehatz esanez eta emozio horrek eragiten dionaz jabetzeko animatuz.

Genero ikuspegitik, esaterako, emakume zapaldu batek ez badaki bere egoera adierazten, hau da, ez baditu bere emozioak identifikatzen, ezagutzen eta helarazten, bere zapalkuntza egoera areagotu daiteke. Beraz, oso argi dago, lehen esan bezala, beharrezkoa dela emozioak adierazten jakitea.

Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek ikaslearen sentimenduak eta emozioak ezagutu behar ditu, bere egoera ulertzeko. Horrela, ikasleak irakasleak bere egoera ulertzen duela ikusten badu, ikaskuntza arloan ziurtasun gehiagorekin ariko da eta motibazio gehiago izango ditu. Gainera, terapia egiteko ere balioko dio, barrua husten baitu eta horrela lasaiago sentitu.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Zergatik emozioak?

Juan irakasleak bi aste hauetan gai bat lantzeko esan digu, guk aukeratutakoa. 
Gure gaia EMOZIOAK izango da, eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direlako eta ez ditugulako behar bezala adierazten, beldurragatik, lotsagatik... Izan ere, emozioak denok sentitzen ditugu bizitza osoan zehar, momentu oro, baina gehienetan gaizki ikusita dago emozio horiek adieraztea. 
Hezkuntza ikuspegitik begiratuz, ez dago aukerarik emozioak adierazteko, ez klasean, ez indibidualki, eta irakasleek ez diote garrantzirik ematen hauei. Horregatik, ikasleak ez dakizki emozioak kontrolatzen, ez ditu ezagutu ere egiten eta gure ustez, hemendik dator ikasle askoren porrota. 

2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Irakasleari egindako elkarrizketaren mapa kontzeptuala

Hemen daukazue guk egindako mapa kontzeptuala:

Elkarrizketatik ikasitakoa

Gaurkoan, elkarrizketatik ikasitakoa amankomunean jarri dugu taldeko guztiok eta hurrengoa ondorioztatu dugu:
  • Jakintza berritu behar dugu, gauza berriak ikasi eta egungo egoerara egokitzeko. Hau da, metodologia berrietara egokitu eta teknologia berriak erabiltzen ikasi (arbel digitala) adibidez.
  • Beste nolabaiteko molde bat erabiltzen baduzu ikasleekin gertutasuna adieraziz, ikasleek beren kabuz aurkitzen dute bidea. Esaterako, Xabik bere irakaslearekin elkarrizketa egin zuenenan, irakasleak esan zion ea gogoratzen zuen txikia zenean estoldan bera eta lagunek sua egin zutenekoa. Maisuak sua egiten ikusi zituen eta itzai beharrean eta bronka bota beharrean, beraiei ondorioak azaldu zizkien eta beraiei ulertarazi zien arriskuaz. Azkenean beraiek beren borondatez sua itzali zuten.
  • Irakasle guztiek uste dute esperientziak asko erakusten duela eta pertsona bezala garatzen zarela.
  • Arduratsua izan behar du, ez dugu ahaztu behar, irakaslea hainbat haurren kargupean dagoela eta hauen garapena ahalik emankorrena izatea bermatu behar du.
  • Puntu honetan ere guztiek iritzi berdina zuten: haurra ulertu behar dela, bere osotasun guztian, bera den bezalakoa onartuz eta errespetatuz.  
Puntu hauek dira gehienbat gure elkarrizketatzaileek amankomunean izan dutena eta guri helarazi dizkigutenak.

2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Irakasleari elkarrizketa

Pasadan astean, Irakaskuntza funtzioko irakasleak, miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egiteko bidali zigun, eta nik, argi eta garbi nuen nor izango zen elkarrizketatuko nuen irakaslea; Jaione.

Jaione, nire praktikaldietako tutorea zen, eta berekin batera jardun nituen nire praktikak. Izan ere, haur hezkuntzako titulua atera nuen iaz, eta Jaione praktikaldietako tutorea izateko sortea izan nuen. Pasadan Astelehenean egin genuen elkarrizketa, eta benetan ere gustora egon ginen, pertsona maitakorra da, eta ezagutu bezain pronto antzematen dozu hori. 

Nabaria da irakasle izatea benetan ere gustoko duela, bere haurretaz hitz egiten zuenean, berak erabiltzen duen matodologia, bere bizipenak, bere egunerokoa... guzti honez hitz egiten zuen bitartean irrikak, ilusioa eta gogoa transmititzen zituen. Horrelako irakasleak egon beharko lirateke; gauzak gogoz eta ilusioz egiten dutenak, benetan ere inplikatzen direnak, behin eta berriz ikasten daudenak, dakitena berriztatzeko eta aberatsagoa izateko, aukera ezberdinak ematen dituenak, zugan sinisten dutenak... Azken finean benetan ere andereƱo, maisu, irakasle izatea.

2013(e)ko urriaren 6(a), igandea

Pigmalion efektuari buruzko arazo eta konponbideak



Artikulu hau irakurtzerakoan, zenbait arazo edo oztopo ondorioztatu ditut; 

 

Hasteko, aurreiritziak zerikusi handia duela esango nuke honen inguruan. Izan ere, badaude ikasleak ezagutzen ez dituen irakasleak beraietaz berba egiten dutenak, eta aurretikako aurreiritziak dutenak. Argi dago, aurreiritzien inguruan ez dagoela zuzeneko konponbide edota irtenbide bat, aurreiritziak "kontrolatzen" jakin behar dugula irakasleak, gauzak ezberdintzen, ahal den heinean behintzat, ahalik eta objetiboen izaten.

Aurreiritziarekin loturik,esan beharra dut baita, irakasleak aurretik pentsatzen dutena haurrengan eragina izango duela argi eta garbi; esaterako, txarrak aterako dituela pentsatzen badugu, inkonzienteki tratuan, azaltzerako orduan... pentsamendu hori umeak nabaritu egingo du eta seguruenik, emaitzak ez dira hain onak izango, eta alderantziz.

 

Guzti honek, haurren motibazioari kalte egin diezaieke; ikasle onak, emaitza onak ateratzen dutenak, behar bada, klasean aspertu egin daiteke eta ikasle txarraren gogo eta  motibazioak ere kaltetu egin daitezke frustrazioaren ondorioz. Honen konponbidetzat, gelako guztiak nahastu, eta bata besteari lanetan, azalpenetan... laguntza ematea egingo nuke.

 

 

 

Muxutxuk.

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

HEZKUNTZA ESKUBIDEA






Jatea eta edatea beharrezkoa den bezala, ikasteak ere izan beharko luke. Ez al duzue uste?

Borroka dezagun guztiok, denon ametsak egi bihur daitezen!


Muxutxuk.