Jesuri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jesuri etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Kurtso hasieratik gaur arte ikasi dudana

Gaurkoan irakasleak orain arte zer ikasi dugun idazteko esan digu, irakaskuntza arloan zer ikasi dugun irakasle bezala hain zuzen ere. 

Esan beharra daukat, hasiera batean uste nuena eta oraingo ikuspegia oso desberdinak direla. Kurtso hasieran uste nuen ordenagailuak erabiltzen ikasten edota ordenagailuko hainbat programa erabiltzen ikasten ikasiko nuela soilik baina orain beste perspektiba batetik begiratuz eta lau hilabeteren ondoren, konturatu naiz irakasle izateko hainbat aspektu sakondu ditugula eta baita ikasi.
Adibidez, tutoretzaren lana egin genuenean, grabateka eginaz asko ikasi nuen, tutore papela hartu bainuen eta benetako elkarrizkta bat simulatu, tutore izango bazina bezala. Lan handia suposatu zuen horrek egia esan, gidoia prestatu behar zen, notak etab baina azkenean merezi izan du, teoriak praktikara eramanda ikasten baita ondoen. 

Argi dago blogak ere zerbaitetarako balio izan didala, gure iritziak bertan idatziz eta besteenekin konpartituz irudimena lantzen baita. Horrez gain, sarrera askok egungo egoera ulertzen laguntzen dute bai politikokoki, bai ekonomikoki...Besteen iritzia jakiteak ere agian begiak zabal diezazkioke norbaiti.

Beste zerbait ere aipatzeko dela uste dut: mintegiak. Oso garrantzitsuak eta erabilgarriak iruditu zaizkit egin ditugun mintegiak. Gaiei buruz ikasi duguna alde batera utziz, komunikatzeko ditugun gaitasunen mugak ikus ditzakezu eta lotsak alde batera utziz zure iritzia eta jakintza besteei transmititu. Normalean, ikasgai guztietan, aurkezpen horiek klase osoaren aurrean egiten dira baina ni bezalako batentzat errazagoa da lau edo bosten aurrean hasten egitea lehenengo eta gero pasatu talde handiago batean egitera. Beraz, aurkezpen horiek eginaz, gaiei buruzko informazio gehiago lortu dut eta hobeto komunikatzeko gaitasuna.

Ezin  da aipatu gabe utzi, irakasle miresgarriari egindako elkarrizketa, benetan aberasgarria izan dela iruditu baitzait. Batetik, aspaldi ikusi gabeko irakasle bat berriro ikusi eta izandako harremana berreskuratu dugulako eta bestetik, egindako gañderen erantzunak erreflexionatzeko balio izan didalako, baita erantzun hortietatik ikasteko ere. Gainera, amaieran aholku batzuk eman zizkidan eta uste dut baliagarriak izango zazkidala etorkizunean.

Amaitzeko, ikasgai honetan ia lan guztiak taldekakoak izan dira eta metodologia ona dela iruditu zait, guk ikasteko eta lanak banatzen jakiteko, denon artean zerbait "ona" irten dadin.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Hezkuntza denentzat egina al dago?

Oraingoan, gertutik ezagutzen dudan kasu baten azterketa/hausnarketa egiten saiatuko naiz, haur adopatutuek eskolarekin duten arazoaz, hain zuzen ere.

Geroz eta haur adoptatu gehiago ikusten dira eskoletan eta orokorrean gizartean, jaio diren herrialdean izan duten bizi kalitatea hobetzeko asmoz etorrita, baina askotan irakasleak ez dira konturatzen familian integratu edota herrian bere lekua aurkitzeaz gain, eskolan ere hori egin behar dutela eta beti ez dela erraza izaten beraientzat. Gainera, urteak aurrera joan ahala eta batez ere nerabezaro garaian, hainbat arazo juntatzen zaizkie ( eskolakoak, bere familia biologikoarenak, lagunenak...) eta barruan duten amorrazio eta tristezia hori kanporatzeko era bakarra askotan indarkeria erabiliz izaten da eta arazoei aurre egin beharrean albo batera utziz, aurpegia eman gabe eta guztia, beldurragatik. Barru barruan duten bakarra beldurra da, araozei aurre egiteko beldurra eta besteek beraiengan duten iritziaren beldurra. Ikasketekin ere ez dute nahi zerikusirik izan, hau da, eskolara joatea den guztiarekin, ezta lanak egitea den guztiarekin. Erantzunkizun bat hartu behar den momentuan ez dute nahi izaten ezer jakiterik gai horri buruz eta axola ez balitzaie bezala jokatzen dute. Beraz,ez dira eroso sentitzen eskolan, ez baitiote zentzu askorik ikusten horri eta bere bizitzan aurkitzen dituen hutsuneak drogekin konpontzen direla uste dute, ondorioz, beraien azkenengo meta da ikastea; hori bai, bizitzan zerbait izan nahi dute, gorenean dagoen zerbait, gainera.

Guzti hau esanda eta irakasle paperarekin lotuz, irakasleek askotan beste haur bat bezala tratatzen dituzte haur adoptatuak eta ez dut esaten hori egin behar ez denik, baina kontuan izan behar du ze berezitasun dituen eta horietara egokitu eta garrantzitsuena, bere lekuan jarri eta bera ulertu. Askotan haur hauek, konportamendu arraroak izaten dituzte eta zailak dira horien arraozoiak aurkitzen baina beti dago atzean zerbait, mindu duen zerbait eta horri helduta soilik arazoa konpon daiteke.

Nire ustez, emakume honek oso ongi laburbiltzen du eskola zer/nolakoa den haur adoptantuentzat: “La escuela supone la prueba de fuego para la mayoría de los niños adoptados, la segunda gran barrera, la inesperada aduana a traspasar después de estar ya dentro. Para muchos, un segundo proceso de adaptación concluido el familiar” (Inmaculada De la Fuente: “La adopción tropieza con la escuela”.

Hemen duzue bideo labur baina interesgarri bat: 
https://www.youtube.com/watch?v=p3bP7udXewc 

2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Mezu objetiboa. Adimen emozionala.



Ikerketa psikopedagogikoaren arloan, “Adimen emozionala” hitza Peter Salovey-
ek (Harvard) eta John Mayer-ek (New Hampshire) erabili zuten lehen aldiz
1990an. Eskolan eta arlo profesionalean arrakasta zeukaten pertsonen ezaugarri emozionalak deskribatzeko erabili zuten

Adimen emozionalak, norberaren emozioak ezagutzeko eta besteenak interpretatzeko balio du. Honek, norbera ondo ezagutzeko eta besteekin harreman egonkorrak egiteko laguntzen digu, baita besteen tokian jartzeko eta besteak ulertzeko ere. Honez gainera, bakoitza emozionalki ondo egoteak, ikasketa prozesuan zein lanean eragin positiboa dauka.

Adimen emozionalak  oinarrizko 5 gaitasun ditu eta hurrengo hauek dira;

·         Norberaren emozioen ezagutza: Momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela konziente izateko ahalmena. (Nire emozionak nireak dira eta ni nahiz beraiekin egiten dudanaren arduraduna).

·         Emozioen bideratzea: Emozioak bizitzako zailtasunei aurre egiteko erak dira. Sentimenduak onartu, arlo seguruetan espresatu eta oreka berreskuratzeko jokatzen dute.

·         Enpatia: Besteen esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna. Sentimendu horiekin bat egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.

·         Automotibazioa: Emozioak ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte (perseberantzia).

·         Trebetasun sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak lagunak egiten dakite, gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onargarriak
diren konponbideak bilatzen dituzte.

Irakasleak ere, emozioak landu beharko lituzke, eta hurrengoko puntuetan, hainbat ekintza daude gelan jorratu daitezkeenak:

·         Elkarrizketa: umeekin emozioei buruz aho betez hitz egiteko.

·         Mimika: emozioak aurpegiko espresio eta gorputzeko keinuen bidez adierazteko. Etxean lantzen bada, ispiluaren aurrean egin daiteke; eskolan lantzen bada, berriz, aurrez aurre.

·         Ipuinen irakurketa: bertan ematen diren emozioak norberaren buruarekin lotzeko. Horretarako komenigarria da galderak egitea pertsonaiek sentitzen dutenari buruz eta horrek besteengan duen eraginari buruz. Era berean, intonazioa zaindu beharreko atala izango da, emozioak enfatizatzeko.

·         Musika: beraiengan emozioak sentitzeko eta horiek beraien gogo-aldartean zelan eragiten duten ikusteko.

·         Joku sinbolikoa: barneko emozioak libreki adierazteko eta besteen lekuan jarri ahal izateko.

·         Jolas kooperatiboak: guztiek parte hartu eta emozioak komunikatu ahal izateko

·         Marrazketa: emozio bat eta bestearen arteko espresio desberdintasunei arretaz begiratzeko. Etxean egiten bada, marraztutako emozio desberdinak begi-bistan dagoen toki batean jar daitezke eta, umea emozio bat adierazten duenean, hara eraman daiteke sentitzen duen emozioa marrazkien bidez antzemateko. Eskolan ere egin daiteke hori edo, bestela, karetak prestatu emozio desberdinen espresioekin.

·         Argazki-albumei begirada: umeek ondo pasatuz beraien eta besteen emozioak hautemateko.


Bestetik, irakasle eta gurasoen arteko elkarlana ere egon behar da, egin beharreko lehenengo zeregina emozioekiko beldurra kentzea da. Eta horretarako prestatua egon behar da emozioen alorrean. Gainera, ezinbestekoa da irakasle zein gurasoek gai honen garrantziaz kontzientziatzea.

Behin guzti hori kontuan hartuta, haurrari erakusten hasi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen. Horrela, egoerari aurre egiteko prest egoteko.

Gurasoek eguneroko pasarte emozionalak aprobetxa ditzakete umeari garapen emozionalean laguntzeko. Adibidez, umea triste edo haserre dagoenean, sentitzen duena zer den zehatz-mehatz esanez eta emozio horrek eragiten dionaz jabetzeko animatuz.

Genero ikuspegitik, esaterako, emakume zapaldu batek ez badaki bere egoera adierazten, hau da, ez baditu bere emozioak identifikatzen, ezagutzen eta helarazten, bere zapalkuntza egoera areagotu daiteke. Beraz, oso argi dago, lehen esan bezala, beharrezkoa dela emozioak adierazten jakitea.

Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek ikaslearen sentimenduak eta emozioak ezagutu behar ditu, bere egoera ulertzeko. Horrela, ikasleak irakasleak bere egoera ulertzen duela ikusten badu, ikaskuntza arloan ziurtasun gehiagorekin ariko da eta motibazio gehiago izango ditu. Gainera, terapia egiteko ere balioko dio, barrua husten baitu eta horrela lasaiago sentitu.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Zergatik emozioak?

Juan irakasleak bi aste hauetan gai bat lantzeko esan digu, guk aukeratutakoa. 
Gure gaia EMOZIOAK izango da, eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direlako eta ez ditugulako behar bezala adierazten, beldurragatik, lotsagatik... Izan ere, emozioak denok sentitzen ditugu bizitza osoan zehar, momentu oro, baina gehienetan gaizki ikusita dago emozio horiek adieraztea. 
Hezkuntza ikuspegitik begiratuz, ez dago aukerarik emozioak adierazteko, ez klasean, ez indibidualki, eta irakasleek ez diote garrantzirik ematen hauei. Horregatik, ikasleak ez dakizki emozioak kontrolatzen, ez ditu ezagutu ere egiten eta gure ustez, hemendik dator ikasle askoren porrota. 

2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Irakasleari egindako elkarrizketaren mapa kontzeptuala

Hemen daukazue guk egindako mapa kontzeptuala:

Elkarrizketatik ikasitakoa

Gaurkoan, elkarrizketatik ikasitakoa amankomunean jarri dugu taldeko guztiok eta hurrengoa ondorioztatu dugu:
  • Jakintza berritu behar dugu, gauza berriak ikasi eta egungo egoerara egokitzeko. Hau da, metodologia berrietara egokitu eta teknologia berriak erabiltzen ikasi (arbel digitala) adibidez.
  • Beste nolabaiteko molde bat erabiltzen baduzu ikasleekin gertutasuna adieraziz, ikasleek beren kabuz aurkitzen dute bidea. Esaterako, Xabik bere irakaslearekin elkarrizketa egin zuenenan, irakasleak esan zion ea gogoratzen zuen txikia zenean estoldan bera eta lagunek sua egin zutenekoa. Maisuak sua egiten ikusi zituen eta itzai beharrean eta bronka bota beharrean, beraiei ondorioak azaldu zizkien eta beraiei ulertarazi zien arriskuaz. Azkenean beraiek beren borondatez sua itzali zuten.
  • Irakasle guztiek uste dute esperientziak asko erakusten duela eta pertsona bezala garatzen zarela.
  • Arduratsua izan behar du, ez dugu ahaztu behar, irakaslea hainbat haurren kargupean dagoela eta hauen garapena ahalik emankorrena izatea bermatu behar du.
  • Puntu honetan ere guztiek iritzi berdina zuten: haurra ulertu behar dela, bere osotasun guztian, bera den bezalakoa onartuz eta errespetatuz.  
Puntu hauek dira gehienbat gure elkarrizketatzaileek amankomunean izan dutena eta guri helarazi dizkigutenak.

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Irakaslearekin izandako esperientzia

Kaixoo!!!

Duela pare bat aste, irakasle funtzioko irakasleak elkarrizketa bat egiteko esan zigun, orain arte izan dugun irakasle miresgarrienari hain zuzen ere. Burura etorri zitzaidan lehenengoari egin diot nik elkarrizketa, bera baita orain arte gehin miretsi dudana. Lehen Hezkuntzan tutore bezala izan nuen eta hainbat gauzatan lagundu zidan, bai ikasketetan baita kanpoko arazoetan ere.

Deitu eta elkarrizketa egiteko ideia nuela esan nionean pozez zoratzen hasi zen eta gustura egingo zuela esan zidan eta azkenenean egun batean geratu eta egin nion. Elkarrizketa hasiaz batera igartzen zaio zenbat gustatzen zaion irakastea eta laguntzea eta irakasle batek bi ezaugarri horiek derrigorrez eduki behar dituela esan zidan. Ezaugarri horiek ez badituzu alferrik zabiltzala irakasle lanetan. Gainera, hainbat urte daramatza irakasle bezala eta esperientzia du; hau ere oso garrantzitsua dela esan zidan, esperientziak hainbat gauza erakusten baititu. Berak dio irakasle batek pazientzia asko izan behar duela eta nik uste dut irakasle guztiek esaten dutela berdina, beraz, egia izan beharko du, nahiz eta nik ez daukadan pazientzia askorik.

Horrela, aurretik esandako guztiak ikasi ditut eta oso esperientzia ona izan dela esan behar dut.

2013(e)ko urriaren 13(a), igandea

Irakasle bati elkarrizketa egin ondorengo esperientzia

Kaixoo!!!

Irakasle miresgarri bati egin diogu elkarrizketa eta egin ondoren hainbat gauzataz konturatu naiz.

Batetik, hasiera ez dela erraza izango, gauza guztiak ez direla politak izango eta kostatuko zaidala etxean bezala sentitzea eskola batean. Beti egongo dira arazoak, normala den bezala, baina irakasle bezala arazo horiek konpontzen saiatu behar gara. Denek uste dute irakasleen lana erraza dela eta beti oporretan daudela baina beren lekuan jarri arte ez dut uste inork horrelakorik esan dezakeenik, azken batean ikasleen hezkideyzaren zati handi bat berain esku dago eta balore horiek izango ditu etorkizunean oinarri.

Bestetik, benetan gustatzen bazaizu irakastea eta pazientzia apur bat (asko esango nuke) izanez gero, gustatuko zaidala eta ez dela lan astuna izango, makina baten aurrean egoterakin konparatuz.

Beraz, esperientzia ona izan dela uste dut, ez bakarrik irakasle hori berriro ikusi eta berarekin hitz egin izan dudalako, baizik bere ikuspuntua irakasle bezala ere eman didalako eta kontuan hartzeko aholku batzuk.

Muxutxuk!!!

2013(e)ko urriaren 5(a), larunbata

Pigmalion efektuaren arazoak eta irtenbideak



Nire ustez, efektu honek zenbait arazo dakartza hezkuntzan:


Lehenik eta behin, irakasleek aurreiritziak dituzte nahiz eta inkontzienteki egiten duten; beraz, arazo honi ez diot irtenbide garbirik ikusten, soilik irakasleak ahalegin apur bat egitea aurreiritzi horiek alde batera utzi eta ezer jakingo ez balu bezala tratatzea ikaslea, momentu horretan lehenengoz ezagutuko balu bezala, nahiz eta argi ikusten dudan ez dela oso erraza.


Beste arazo bat ikasleek senti dezaketen diskriminazio sentsazioa da. Irakasle batek uste badu ikasle batek nota txarrak ateratzen dituela edo aterako dituela, ez dio kasu handirik egingo eta bakartuta bezala senti daiteke. Gainera, hau horrela bada, ikasle horrek ez du motibaziorik izango eta ez ditu ez etxeko lanak ezta azterketak ongi egingo. Arazo honi aurkitzen diodan irtenbidea hauxe da: irakasleak ez diskriminatzea edo bakartze ikaslea, nahiz eta nota txarrak atera edo kasurik ez egin, ikasle guztiak berdin tratatuz (normalena izan beharko litzateke).

2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Musika hezkuntzan



Kaixo lagunok!!!

Hemen gatoz berriro gure interesak zuekin konpartitzeko asmoz.

Gaurkoan, musikarekin lotutako zerbait dakargu gutariko batzuen arlo gustukoenetariko bat baita eta espero dugu zuei ere gustatzea, apur bat bada ere.

El Diario Vasco-n agertu zen eskaintza batekin gatoz oraingoan eta interesgarria iruditu zitzaigunez, zuei zabaltzea pentsatu dugu. Bi urte inguruko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago ikastaroa eta honen helburua haurren eta gurasoen arteko harremana txiki txikitatik sendotzea da.




Interes pixka bat piztu bazaizue, joan hona:  http://www.diariovasco.com/v/20130914/costa-urola/urteko-umeei-zuzendutako-musika-20130914.html

Muxutxuk.

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

HEZKUNTZA ESKUBIDEA






Jatea eta edatea beharrezkoa den bezala, ikasteak ere izan beharko luke. Ez al duzue uste?

Borroka dezagun guztiok, denon ametsak egi bihur daitezen!


Muxutxuk.