2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

zer da ikasi dudala?




Blogeko sarrera berri honetan  irakasle funtzio ikasgaian orain arte ikasitakoaren inguruan hausnarketa bat egitea agindu digu irakasleak benetan jakintza hauek barneratu ditugun jakiteko. Beti ere kontuan hartuta irakasle bezala jokatu beharra genuela.

Metodologia desberdinak erabili ditugu eta gehien bat talde lanetan aritu gara . Talde lanak argi eta garbi ikuspuntu desberdinak ikustera eraman gaitu eta horrek gure jakintzak askoz gehiago aberasten ditu, oso lagungarria dira zure ikuspegiaz aparte beste ikuspuntu desberdin batzuk  entzutea. Gai desberdin asko jorratu ditugu; hezkuntza motak, pigmalion efektua, adimen emozionala, tutoretza plan zelan , nola eta noiz egin … 

Esan beharra dago beste ikasgai batzuetan ez bezala teoria praktikara eraman dugula mintegien bitartez esate baterako. Mintegietan guk ikasitakoa besteei transmititzen ahalegindu gara talde txikietan bilduz. Honek komunikatzeko erraztasuna emanez beti ere talde txikietan zailtasun txikiagoak ikusten ditugulako lanak erakusterako orduan . Gai nahiz esateko horrela gehiago ikasten dugula eta beste irakasle batzuek ere gauza bera egin beharko luketela komunikazio gaitasunak garatzen baitugu metodologia honen bitartez.

Gu, irakasle izateko formakuntza bat jasotzen ari gara eta irakasle honek beti irakasle izango bagina moduan jokatu behar dugula esaten digu baina hasieran ni eta beste askok ez dugu jakin zelan egin, zelan jokatu.. Baina horretarako mireztu izan dugun irakasle bateri gomendioak  eskatu,zalantzak galdetu , aholkuak jaso … egin ditugu , etorkizunerako baliogarriak izango direnak. Irakasle on bat nolakoa izan behar duen ikasi dugu iturri desberdinak erabiliz.

Amaitzeko , aipatzekoa da blogari eman diogun erabilera , bertan , hezkuntzarekin zer ikusi duten gai asko aurkeztu ditugu gure iritzi eta ikuspuntu desberdinak erakutsiz. Honen bitartez teknologia berriekin kontaktuan egon gara . Hiruhilabeteko honetan talde lanei eta teori praktikan jartzeari bereziko garrantzia emango nioke oso egokiak eta eramangarriak direla deritzodalako.

zer ikasi dut?


2013(e)ko abenduaren 15(a), igandea

Irakaskuntza funtzioko ikasgaiaren mapa kontzeptuala

Irakaskuntza funtzio ikasgaian barneratutakoa



Oraingoan, Irakaskuntza funtzioko irakasleak, ikasgaiaren inguruan zer ikasi dugun zer eginaz pentsatzea eta horri buruz hausnartzea bidali digu.

Hainbat gairen inguruan lanean ibili gara metodo ezberdinak erabiliz. Esaterako, tutoretza lanari buruz aritzean, banakako eta taldekako tutoretzak daudela ikasi dut, “gurasoen” aurrean hitz egiten eta horretarako zelan planifikatzen diren. Honekin jarraituz, hori estuki lotuta dagoen ebaluazioa ere jorratu dogu. Ebaluazioaren inguruan, urte osoan hiru direla garrantzitsuenak esan dezaket; Hasierakoa, erdikoa eta ikasturte amaierakoa. Honez gainera, ikasleak eta irakasleak ere ebaluatzen direla ikasi dut; ikasleak errubrika baten bitartez, eta irakasleak, auto-ebaluazio baten bitartez.

Guzti honez gainera, irakaskuntzan aritzea zer den eta irakasle on bat nolakoa izango litzatekeen ikasi dot elkarrizketa baten bitartez. Elkarrizketa, guk miresten dugun irakasle bati egin genion eta horrekin irakaskuntzan aritzea zelakoa den eta irakasle izatearen zailtasunak zeintzuk diren ezagutu ditut.

Honekin batera, hezkuntza mota ezberdinak eta arazoak eman izan ditugu; batetik, hezkuntza mistoa eta segregatua eta, bestetik, ezaguna den "pigmalion efektua". Azken hau, aurreiritziei buruz hitz egiten du; irakasleak dituen aurreiritzien ondorioz ikasle batzuei baino arreta gehiago eskeintzen die eta honek bere ikasketetan ondorioak dakartzala.

Landutako beste esparru bat bloga da. Bertan, hezkuntzarekin zer ikusia duen gai bat aukeratu eta bertan, gaiari buruz hitz egin hausnartu eta gela barruan gai hori zelan landu idatzi izan dugu, zeharka, gaitasun teknologikoak landuz. 

Bestalde, taldeka, bakoitzak gai bat aukeratu, horren inguruan informazioa bilatu, jorratu, eta hausnartu egin dugu, ondoren, beste batzuekin nire gaia eta beraiena elkarri azalduz galderen bitartez. Gaiak, hala nola, hurrengokoak ziren; bulling-a, teknologia barriak hezkidetzan, elkartasuna, eta, azkenik, adimen emozionala izan dira, azken hau, nire taldeak aukeratutako gaia izanda.

Amaitzeko, esan beharra dut, guzti hau aurrera eramateko, hiruhilabete honetako irakaskuntza funtzioko ikasgaiaren metodologia aproposa iruditu zaidala, izan ere,  nire ustetan, talde lana bultzatu du, praktikotasuna erabiliz gure artean. 



2013(e)ko abenduaren 14(a), larunbata

Ikasi dudanaren mapa kontzeptuala

Kurtso hasieratik gaur arte ikasi dudana

Gaurkoan irakasleak orain arte zer ikasi dugun idazteko esan digu, irakaskuntza arloan zer ikasi dugun irakasle bezala hain zuzen ere. 

Esan beharra daukat, hasiera batean uste nuena eta oraingo ikuspegia oso desberdinak direla. Kurtso hasieran uste nuen ordenagailuak erabiltzen ikasten edota ordenagailuko hainbat programa erabiltzen ikasten ikasiko nuela soilik baina orain beste perspektiba batetik begiratuz eta lau hilabeteren ondoren, konturatu naiz irakasle izateko hainbat aspektu sakondu ditugula eta baita ikasi.
Adibidez, tutoretzaren lana egin genuenean, grabateka eginaz asko ikasi nuen, tutore papela hartu bainuen eta benetako elkarrizkta bat simulatu, tutore izango bazina bezala. Lan handia suposatu zuen horrek egia esan, gidoia prestatu behar zen, notak etab baina azkenean merezi izan du, teoriak praktikara eramanda ikasten baita ondoen. 

Argi dago blogak ere zerbaitetarako balio izan didala, gure iritziak bertan idatziz eta besteenekin konpartituz irudimena lantzen baita. Horrez gain, sarrera askok egungo egoera ulertzen laguntzen dute bai politikokoki, bai ekonomikoki...Besteen iritzia jakiteak ere agian begiak zabal diezazkioke norbaiti.

Beste zerbait ere aipatzeko dela uste dut: mintegiak. Oso garrantzitsuak eta erabilgarriak iruditu zaizkit egin ditugun mintegiak. Gaiei buruz ikasi duguna alde batera utziz, komunikatzeko ditugun gaitasunen mugak ikus ditzakezu eta lotsak alde batera utziz zure iritzia eta jakintza besteei transmititu. Normalean, ikasgai guztietan, aurkezpen horiek klase osoaren aurrean egiten dira baina ni bezalako batentzat errazagoa da lau edo bosten aurrean hasten egitea lehenengo eta gero pasatu talde handiago batean egitera. Beraz, aurkezpen horiek eginaz, gaiei buruzko informazio gehiago lortu dut eta hobeto komunikatzeko gaitasuna.

Ezin  da aipatu gabe utzi, irakasle miresgarriari egindako elkarrizketa, benetan aberasgarria izan dela iruditu baitzait. Batetik, aspaldi ikusi gabeko irakasle bat berriro ikusi eta izandako harremana berreskuratu dugulako eta bestetik, egindako gaƱderen erantzunak erreflexionatzeko balio izan didalako, baita erantzun hortietatik ikasteko ere. Gainera, amaieran aholku batzuk eman zizkidan eta uste dut baliagarriak izango zazkidala etorkizunean.

Amaitzeko, ikasgai honetan ia lan guztiak taldekakoak izan dira eta metodologia ona dela iruditu zait, guk ikasteko eta lanak banatzen jakiteko, denon artean zerbait "ona" irten dadin.

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Aniztasuna




Blog sarrera hau aurrekoarekin bat datorrela esan genezake , aniztasuna baita oinarrizko gaia. Gaur egun arraza aniztasun handia dago Euskal Herrian kokaturik dauden eskoletan. Boluntario lanak egiten ari ditugun eskolan adibidez , begi bistakoa da herrialde desberdin askotako umeak daudela eta irakasleei askotan lana saia egiten zaiela. Esate baterako gaztelania eta euskara menperatzen ez duten ume asko daude eta ikasgai asko aurrera eramateko orduan horrek traba asko jartzen dizkie baina hori ez da arazo bakarra .

Honek, irakasleon  zereginak handitzea dakar , hau da, klasean suertatzen den aniztasunari erantzun behar diote beti irakasleok. Askotan , ez da bat ere erreza izaten behar bereziak dituen ikasle batekin topo egitea, zalantza eta kezka asko sortzen baitira eguneroko lana garatzerako orduan.  Beste herrialde batetik datozen umeak gehienetan hizkuntzarekin arazo handiak izaten dituzte ulermena dela eta baina badira ere beste arazo batzuk dituzten umeak , ez dira beste toki batetakoak izan behar , hemengo haurrak ere arazoak izaten dituzte , boluntario lanak egiten ari dugun ikastolan ume gasteiztar batek ere idazteko garaian ez ditu o eta u bokalak bereizten, b eta p-arekin ere nahastu egiten da  

Argi dago ikasle bakoitzak behar propioak dituela eta beraz, ikasle bakoitzarekin era batez jokatu beharra dagoela.  Esan beharra dago ezinezkoa dela guztiak era berean tratatzea nahiz eta egokiena dela esan , aurrez aipatu bezala ikasle bakoitza desberdina da eta arazo edo behar desberdinak ditu. Irakasleok egokitzapen curriculumnarra egin behar dute arazo hauei aurre egiteko.

 Nire ustetan , nahiz eta lana handitu,ongi izate propio handi bat sortu behar du arazoak dituen haur bati laguntzeak.