Blogeko sarrera
berri honetan irakasle funtzio ikasgaian
orain arte ikasitakoaren inguruan hausnarketa bat egitea agindu digu irakasleak
benetan jakintza hauek barneratu ditugun jakiteko. Beti ere kontuan hartuta
irakasle bezala jokatu beharra genuela.
Metodologia desberdinak
erabili ditugu eta gehien bat talde lanetan aritu gara . Talde lanak argi eta
garbi ikuspuntu desberdinak ikustera eraman gaitu eta horrek gure jakintzak
askoz gehiago aberasten ditu, oso lagungarria dira zure ikuspegiaz aparte beste
ikuspuntu desberdin batzuk entzutea. Gai
desberdin asko jorratu ditugu; hezkuntza motak, pigmalion efektua, adimen
emozionala, tutoretza plan zelan , nola eta noiz egin …
Esan beharra dago
beste ikasgai batzuetan ez bezala teoria praktikara eraman dugula mintegien
bitartez esate baterako. Mintegietan guk ikasitakoa besteei transmititzen ahalegindu
gara talde txikietan bilduz. Honek komunikatzeko erraztasuna emanez beti ere
talde txikietan zailtasun txikiagoak ikusten ditugulako lanak erakusterako
orduan . Gai nahiz esateko horrela gehiago ikasten dugula eta beste irakasle
batzuek ere gauza bera egin beharko luketela komunikazio gaitasunak garatzen
baitugu metodologia honen bitartez.
Gu, irakasle
izateko formakuntza bat jasotzen ari gara eta irakasle honek beti irakasle
izango bagina moduan jokatu behar dugula esaten digu baina hasieran ni eta
beste askok ez dugu jakin zelan egin, zelan jokatu.. Baina horretarako mireztu
izan dugun irakasle bateri gomendioak eskatu,zalantzak
galdetu , aholkuak jaso … egin ditugu , etorkizunerako baliogarriak izango
direnak. Irakasle on bat nolakoa izan behar duen ikasi dugu iturri desberdinak
erabiliz.
Amaitzeko ,
aipatzekoa da blogari eman diogun erabilera , bertan , hezkuntzarekin zer ikusi
duten gai asko aurkeztu ditugu gure iritzi eta ikuspuntu desberdinak erakutsiz.
Honen bitartez teknologia berriekin kontaktuan egon gara . Hiruhilabeteko
honetan talde lanei eta teori praktikan jartzeari bereziko garrantzia emango
nioke oso egokiak eta eramangarriak direla deritzodalako.


