Irakasle funtzio
ikasgaiko irakasleak miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egiteko
eskatu zigun duela aste batzuk. Hori jakindakoan
ikastolara deitu eta hainbeste miresten ditudan Igor eta Arantzarekin
kontaktuan jarri nintzen . Igorrek ezinezkoa zuen gelditzea baja hartu eta
etxetik atera ezinik dagoela esan zidan . Arantzak berriz, beso zabalik hartu ninduen pasaden ostiral honetan.
Ordu libre bakar bat zuen goizeko 10etan eta elkarrizketak ordu osoa aurretik
eraman zuen.
Arantzak 24
urteko esperientzia dauka irakaskuntzan, maite duen lan bat egiten duena
erakusten du, nahiz eta eguneroko bizitza bertan saila dela esan . Irakastea , heztea
, laguntzea… gustuko du . Elkarrizketan argi
adierazten du esperientziak unibertsitateak baino gehiago irakasten duela,
baina bat egin behar dute biak.
Egindako hitz truke hau oso zabala izan da
eremu desberdin asko ukitu baititugu. Esate baterako nire garaian gurekin
erabilitako metodologia , irakaskuntza sistema desberdinak, bizipenak ,
anekdotak , egunerokoa, hobekuntzak, mozketak…
Esan beharra dago
berriz egingo nukeen elkarrizketa bat izan dela, gustura egon ginen biak ,
informazio aberatsa eskaini eta gainera
uste baino gauza gehiago irakatsi dizkit . Ilusio handi egin zion nik ikusteak
eta emozionaturik amaitu zuen galdetegia.
Pozten nau zuk uste baino gehiago izan izanak. Hurrengo batean ezin duzu berriro egin, beste bat egingo zenuke eta are gehiago ikasiko ere bai.
ErantzunEzabatu--
Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.