2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Zergatik emozioak?

Juan irakasleak bi aste hauetan gai bat lantzeko esan digu, guk aukeratutakoa. 
Gure gaia EMOZIOAK izango da, eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direlako eta ez ditugulako behar bezala adierazten, beldurragatik, lotsagatik... Izan ere, emozioak denok sentitzen ditugu bizitza osoan zehar, momentu oro, baina gehienetan gaizki ikusita dago emozio horiek adieraztea. 
Hezkuntza ikuspegitik begiratuz, ez dago aukerarik emozioak adierazteko, ez klasean, ez indibidualki, eta irakasleek ez diote garrantzirik ematen hauei. Horregatik, ikasleak ez dakizki emozioak kontrolatzen, ez ditu ezagutu ere egiten eta gure ustez, hemendik dator ikasle askoren porrota. 

2013(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

Irakasleari egindako elkarrizketaren mapa kontzeptuala

Hemen daukazue guk egindako mapa kontzeptuala:

Elkarrizketatik ikasitakoa

Gaurkoan, elkarrizketatik ikasitakoa amankomunean jarri dugu taldeko guztiok eta hurrengoa ondorioztatu dugu:
  • Jakintza berritu behar dugu, gauza berriak ikasi eta egungo egoerara egokitzeko. Hau da, metodologia berrietara egokitu eta teknologia berriak erabiltzen ikasi (arbel digitala) adibidez.
  • Beste nolabaiteko molde bat erabiltzen baduzu ikasleekin gertutasuna adieraziz, ikasleek beren kabuz aurkitzen dute bidea. Esaterako, Xabik bere irakaslearekin elkarrizketa egin zuenenan, irakasleak esan zion ea gogoratzen zuen txikia zenean estoldan bera eta lagunek sua egin zutenekoa. Maisuak sua egiten ikusi zituen eta itzai beharrean eta bronka bota beharrean, beraiei ondorioak azaldu zizkien eta beraiei ulertarazi zien arriskuaz. Azkenean beraiek beren borondatez sua itzali zuten.
  • Irakasle guztiek uste dute esperientziak asko erakusten duela eta pertsona bezala garatzen zarela.
  • Arduratsua izan behar du, ez dugu ahaztu behar, irakaslea hainbat haurren kargupean dagoela eta hauen garapena ahalik emankorrena izatea bermatu behar du.
  • Puntu honetan ere guztiek iritzi berdina zuten: haurra ulertu behar dela, bere osotasun guztian, bera den bezalakoa onartuz eta errespetatuz.  
Puntu hauek dira gehienbat gure elkarrizketatzaileek amankomunean izan dutena eta guri helarazi dizkigutenak.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasle miresgarriarekin elkarrizketa




Irakasle funtzio ikasgaiko irakasleak miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egiteko eskatu zigun duela aste batzuk.  Hori jakindakoan ikastolara deitu eta hainbeste miresten ditudan Igor eta Arantzarekin kontaktuan jarri nintzen . Igorrek ezinezkoa zuen gelditzea baja hartu eta etxetik atera ezinik dagoela esan zidan . Arantzak berriz, beso  zabalik hartu ninduen pasaden ostiral honetan. Ordu libre bakar bat zuen goizeko 10etan eta elkarrizketak ordu osoa aurretik eraman zuen. 

Arantzak 24 urteko esperientzia dauka irakaskuntzan, maite duen lan bat egiten duena erakusten du, nahiz eta eguneroko bizitza bertan saila dela esan . Irakastea , heztea , laguntzea…  gustuko du . Elkarrizketan argi adierazten du esperientziak unibertsitateak baino gehiago irakasten duela, baina bat egin behar dute biak.

Egindako hitz truke hau oso zabala izan da eremu desberdin asko ukitu baititugu. Esate baterako nire garaian gurekin erabilitako metodologia , irakaskuntza sistema desberdinak, bizipenak , anekdotak , egunerokoa, hobekuntzak, mozketak…

Esan beharra dago berriz egingo nukeen elkarrizketa bat izan dela, gustura egon ginen biak , informazio aberatsa eskaini  eta gainera uste baino gauza gehiago irakatsi dizkit . Ilusio handi egin zion nik ikusteak eta emozionaturik amaitu zuen galdetegia.
Irakasle funtzioko irakasleak ,orain arte eduki degun irakasle hoberena elkarrizketatzea eskatu zigun.
Eskaera jakin orduko gelan nabari zen poz eta zirrararekin kontrastatzen ziren nere zalantza eta duda-mudak.
Lehenik eta behin ezpaitnekin inoiz irakasleren bat mirestera iritsi naizen, eta bigarrenik , gustoko ditudan horiek elkarrizketa egiteko aproposenak ez zirelakoan baitnegoen. Baina batenbat aukeratu beharra nuela eta soinketako Davidi egin diot. Ezin aipatu gabe utzi bere harridura handia izan dela bera aukeratu dedalako ( bera baitzen ere gure aisialdiko eta jangelako monitore, eta bere erruz ((edo nere merezimenduz)) ordu gehio pasa baititut pasiloan jangelan baino.) Baina gu tratatzeko zuen moduagatik, mezuz beteak zeuden bere txisteengatik eta partaidetza edota jarrera inklusiborako zuen grinagatik ezinezkoa zait David gorrotoz begiratzea.
Gauzak horrela, gustora egon gera solasean pasadizo desberdinetaz akordatzen, eta uste baino gauza gehio atera ditut 50 minutuko elkarrizketa batetik.

xabier

2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Irakaslearekin izandako esperientzia

Kaixoo!!!

Duela pare bat aste, irakasle funtzioko irakasleak elkarrizketa bat egiteko esan zigun, orain arte izan dugun irakasle miresgarrienari hain zuzen ere. Burura etorri zitzaidan lehenengoari egin diot nik elkarrizketa, bera baita orain arte gehin miretsi dudana. Lehen Hezkuntzan tutore bezala izan nuen eta hainbat gauzatan lagundu zidan, bai ikasketetan baita kanpoko arazoetan ere.

Deitu eta elkarrizketa egiteko ideia nuela esan nionean pozez zoratzen hasi zen eta gustura egingo zuela esan zidan eta azkenenean egun batean geratu eta egin nion. Elkarrizketa hasiaz batera igartzen zaio zenbat gustatzen zaion irakastea eta laguntzea eta irakasle batek bi ezaugarri horiek derrigorrez eduki behar dituela esan zidan. Ezaugarri horiek ez badituzu alferrik zabiltzala irakasle lanetan. Gainera, hainbat urte daramatza irakasle bezala eta esperientzia du; hau ere oso garrantzitsua dela esan zidan, esperientziak hainbat gauza erakusten baititu. Berak dio irakasle batek pazientzia asko izan behar duela eta nik uste dut irakasle guztiek esaten dutela berdina, beraz, egia izan beharko du, nahiz eta nik ez daukadan pazientzia askorik.

Horrela, aurretik esandako guztiak ikasi ditut eta oso esperientzia ona izan dela esan behar dut.

2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Irakasleari elkarrizketa

Pasadan astean, Irakaskuntza funtzioko irakasleak, miresten dugun irakasle bati elkarrizketa bat egiteko bidali zigun, eta nik, argi eta garbi nuen nor izango zen elkarrizketatuko nuen irakaslea; Jaione.

Jaione, nire praktikaldietako tutorea zen, eta berekin batera jardun nituen nire praktikak. Izan ere, haur hezkuntzako titulua atera nuen iaz, eta Jaione praktikaldietako tutorea izateko sortea izan nuen. Pasadan Astelehenean egin genuen elkarrizketa, eta benetan ere gustora egon ginen, pertsona maitakorra da, eta ezagutu bezain pronto antzematen dozu hori. 

Nabaria da irakasle izatea benetan ere gustoko duela, bere haurretaz hitz egiten zuenean, berak erabiltzen duen matodologia, bere bizipenak, bere egunerokoa... guzti honez hitz egiten zuen bitartean irrikak, ilusioa eta gogoa transmititzen zituen. Horrelako irakasleak egon beharko lirateke; gauzak gogoz eta ilusioz egiten dutenak, benetan ere inplikatzen direnak, behin eta berriz ikasten daudenak, dakitena berriztatzeko eta aberatsagoa izateko, aukera ezberdinak ematen dituenak, zugan sinisten dutenak... Azken finean benetan ere andereƱo, maisu, irakasle izatea.