Oraingoan,
Irakaskuntza funtzioko irakasleak, ikasgaiaren inguruan zer ikasi
dugun zer eginaz pentsatzea eta horri buruz hausnartzea bidali digu.
Hainbat
gairen inguruan lanean ibili gara metodo ezberdinak erabiliz.
Esaterako, tutoretza lanari buruz aritzean, banakako eta taldekako
tutoretzak daudela ikasi dut, “gurasoen” aurrean hitz egiten eta
horretarako zelan planifikatzen diren. Honekin jarraituz, hori estuki
lotuta dagoen ebaluazioa ere jorratu dogu. Ebaluazioaren inguruan,
urte osoan hiru direla garrantzitsuenak esan dezaket; Hasierakoa,
erdikoa eta ikasturte amaierakoa. Honez gainera, ikasleak eta
irakasleak ere ebaluatzen direla ikasi dut; ikasleak errubrika baten
bitartez, eta irakasleak, auto-ebaluazio baten bitartez.
Guzti
honez gainera, irakaskuntzan aritzea zer den eta irakasle on bat
nolakoa izango litzatekeen ikasi dot elkarrizketa baten bitartez.
Elkarrizketa, guk miresten dugun irakasle bati egin genion eta
horrekin irakaskuntzan aritzea zelakoa den eta irakasle izatearen
zailtasunak zeintzuk diren ezagutu ditut.
Honekin batera, hezkuntza mota ezberdinak eta arazoak eman izan ditugu; batetik, hezkuntza mistoa eta segregatua eta, bestetik, ezaguna den "pigmalion efektua". Azken hau, aurreiritziei buruz hitz egiten du; irakasleak dituen aurreiritzien ondorioz ikasle batzuei baino arreta gehiago eskeintzen die eta honek bere ikasketetan ondorioak dakartzala.
Landutako beste esparru bat bloga da. Bertan, hezkuntzarekin zer ikusia duen gai bat aukeratu eta bertan, gaiari buruz hitz egin hausnartu eta gela barruan gai hori zelan landu idatzi izan dugu, zeharka, gaitasun teknologikoak landuz.
Bestalde, taldeka, bakoitzak gai bat aukeratu, horren inguruan informazioa bilatu, jorratu, eta hausnartu egin dugu, ondoren, beste batzuekin nire gaia eta beraiena elkarri azalduz galderen bitartez. Gaiak, hala nola, hurrengokoak ziren; bulling-a, teknologia barriak hezkidetzan, elkartasuna, eta, azkenik, adimen emozionala izan dira, azken hau, nire taldeak aukeratutako gaia izanda.
Amaitzeko, esan beharra dut, guzti hau aurrera eramateko, hiruhilabete honetako irakaskuntza funtzioko ikasgaiaren metodologia aproposa iruditu zaidala, izan ere, nire ustetan, talde lana bultzatu du, praktikotasuna erabiliz gure artean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina