Ikerketa
psikopedagogikoaren arloan, “Adimen emozionala” hitza Peter Salovey-
ek (Harvard) eta John Mayer-ek (New Hampshire) erabili zuten lehen aldiz
1990an. Eskolan eta arlo
profesionalean arrakasta zeukaten pertsonen ezaugarri emozionalak deskribatzeko
erabili zuten
Adimen emozionalak,
norberaren emozioak ezagutzeko eta besteenak interpretatzeko balio du. Honek,
norbera ondo ezagutzeko eta besteekin harreman egonkorrak egiteko laguntzen
digu, baita besteen tokian jartzeko eta besteak ulertzeko ere. Honez gainera,
bakoitza emozionalki ondo egoteak, ikasketa prozesuan zein lanean eragin
positiboa dauka.
Adimen emozionalak oinarrizko 5 gaitasun ditu eta hurrengo hauek
dira;
·
Norberaren
emozioen ezagutza: Momentu bakoitzean esperimentatzen eta sentitzen denaz
ohartzeko gaitasuna, eta horren ondorioz daukan jokaeraren arduraduna dela
konziente izateko ahalmena. (Nire emozionak nireak dira eta ni nahiz beraiekin
egiten dudanaren arduraduna).
·
Emozioen
bideratzea: Emozioak bizitzako zailtasunei aurre egiteko erak dira.
Sentimenduak onartu, arlo seguruetan espresatu eta oreka berreskuratzeko
jokatzen dute.
·
Enpatia: Besteen
esperientzia eta sentimenduak ulertzeko gaitasuna. Sentimendu horiekin bat
egiteko eta lasaitzeko ahalmena, besteak oreka berreskuratzen lagunduz.
·
Automotibazioa: Emozioak
ordenatzeko gaitasuna merezi duten helburuak lortzeko. Emozionalki
inteligenteak direnak baikorrak eta borondate handikoak dira, ez dira
zailtasunen aurrean beldurtzen, pazientzia daukate, itxaroten dakite eta lanean
jarraitzen dute inporta zaiena lortu arte (perseberantzia).
·
Trebetasun
sozialak: Emozionalki inteligenteak direnak lagunak egiten dakite,
gatazketan ondo moldatzen dira eta guztientzat onargarriak
diren konponbideak bilatzen dituzte.
Irakasleak ere, emozioak
landu beharko lituzke, eta hurrengoko puntuetan, hainbat ekintza daude gelan
jorratu daitezkeenak:
·
Elkarrizketa: umeekin
emozioei buruz aho betez hitz egiteko.
·
Mimika: emozioak
aurpegiko espresio eta gorputzeko keinuen bidez adierazteko. Etxean lantzen
bada, ispiluaren aurrean egin daiteke; eskolan lantzen bada, berriz, aurrez
aurre.
·
Ipuinen
irakurketa: bertan ematen diren emozioak norberaren buruarekin lotzeko.
Horretarako komenigarria da galderak egitea pertsonaiek sentitzen dutenari
buruz eta horrek besteengan duen eraginari buruz. Era berean, intonazioa zaindu
beharreko atala izango da, emozioak enfatizatzeko.
·
Musika:
beraiengan emozioak sentitzeko eta horiek beraien gogo-aldartean zelan eragiten
duten ikusteko.
·
Joku
sinbolikoa: barneko emozioak libreki adierazteko eta besteen lekuan jarri
ahal izateko.
·
Jolas
kooperatiboak: guztiek parte hartu eta emozioak komunikatu ahal izateko
·
Marrazketa: emozio
bat eta bestearen arteko espresio desberdintasunei arretaz begiratzeko. Etxean
egiten bada, marraztutako emozio desberdinak begi-bistan dagoen toki batean jar
daitezke eta, umea emozio bat adierazten duenean, hara eraman daiteke sentitzen
duen emozioa marrazkien bidez antzemateko. Eskolan ere egin daiteke hori edo,
bestela, karetak prestatu emozio desberdinen espresioekin.
·
Argazki-albumei
begirada: umeek ondo pasatuz beraien eta besteen emozioak hautemateko.
Bestetik, irakasle eta
gurasoen arteko elkarlana ere egon behar da, egin beharreko lehenengo zeregina
emozioekiko beldurra kentzea da. Eta horretarako prestatua egon behar da
emozioen alorrean. Gainera, ezinbestekoa da irakasle zein gurasoek gai honen
garrantziaz kontzientziatzea.
Behin guzti hori kontuan hartuta, haurrari erakusten hasi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen. Horrela, egoerari aurre egiteko prest egoteko.
Gurasoek eguneroko pasarte emozionalak aprobetxa ditzakete umeari garapen emozionalean laguntzeko. Adibidez, umea triste edo haserre dagoenean, sentitzen duena zer den zehatz-mehatz esanez eta emozio horrek eragiten dionaz jabetzeko animatuz.
Behin guzti hori kontuan hartuta, haurrari erakusten hasi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen. Horrela, egoerari aurre egiteko prest egoteko.
Gurasoek eguneroko pasarte emozionalak aprobetxa ditzakete umeari garapen emozionalean laguntzeko. Adibidez, umea triste edo haserre dagoenean, sentitzen duena zer den zehatz-mehatz esanez eta emozio horrek eragiten dionaz jabetzeko animatuz.
Genero ikuspegitik, esaterako, emakume zapaldu batek ez badaki bere egoera adierazten, hau da, ez baditu bere emozioak identifikatzen, ezagutzen eta helarazten, bere zapalkuntza egoera areagotu daiteke. Beraz, oso argi dago, lehen esan bezala, beharrezkoa dela emozioak adierazten jakitea.
Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek ikaslearen sentimenduak eta emozioak ezagutu behar ditu, bere egoera ulertzeko. Horrela, ikasleak irakasleak bere egoera ulertzen duela ikusten badu, ikaskuntza arloan ziurtasun gehiagorekin ariko da eta motibazio gehiago izango ditu. Gainera, terapia egiteko ere balioko dio, barrua husten baitu eta horrela lasaiago sentitu.
Begiratu dut.
ErantzunEzabatuAukeran emango dizuet: aurreko notarekin segitu nahi baduzue, horrekin segituko dugu; bestela, hauxe kalifikatuko dut.
Ezer erabagi aurretik, ondo eta argi irakurri syllabuseko 4.2.6 puntua.