Blog sarrera hau aurrekoarekin
bat datorrela esan genezake , aniztasuna baita oinarrizko gaia. Gaur egun
arraza aniztasun handia dago Euskal Herrian kokaturik dauden eskoletan.
Boluntario lanak egiten ari ditugun eskolan adibidez , begi bistakoa da herrialde
desberdin askotako umeak daudela eta irakasleei askotan lana saia egiten
zaiela. Esate baterako gaztelania eta euskara menperatzen ez duten ume asko
daude eta ikasgai asko aurrera eramateko orduan horrek traba asko jartzen
dizkie baina hori ez da arazo bakarra .
Honek, irakasleon zereginak handitzea dakar , hau da, klasean
suertatzen den aniztasunari erantzun behar diote beti irakasleok. Askotan , ez
da bat ere erreza izaten behar bereziak dituen ikasle batekin topo egitea,
zalantza eta kezka asko sortzen baitira eguneroko lana garatzerako orduan. Beste herrialde batetik datozen umeak
gehienetan hizkuntzarekin arazo handiak izaten dituzte ulermena dela eta baina
badira ere beste arazo batzuk dituzten umeak , ez dira beste toki batetakoak
izan behar , hemengo haurrak ere arazoak izaten dituzte , boluntario lanak
egiten ari dugun ikastolan ume gasteiztar batek ere idazteko garaian ez ditu o
eta u bokalak bereizten, b eta p-arekin ere nahastu egiten da .
Argi dago ikasle bakoitzak behar
propioak dituela eta beraz, ikasle bakoitzarekin era batez jokatu beharra
dagoela. Esan beharra dago ezinezkoa
dela guztiak era berean tratatzea nahiz eta egokiena dela esan , aurrez aipatu
bezala ikasle bakoitza desberdina da eta arazo edo behar desberdinak ditu.
Irakasleok egokitzapen curriculumnarra egin behar dute arazo hauei aurre
egiteko.
Nire ustetan , nahiz eta lana handitu,ongi
izate propio handi bat sortu behar du arazoak dituen haur bati laguntzeak.
Oraindik "berdin tratu beharraz" ekiten diozunez, hona irudi bat berdintasunaren ulerkuntza horren ingurukoa: http://gersonbeltran.com/wp-content/uploads/2012/06/evaluacion-justa-blog-gerson-beltran.jpeg
ErantzunEzabatu