2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata


“Hezkuntza” hitza, handiegia lau pareten artean sartzeko.

Hezkuntzaren gaia esku tartean degularik, maiz, honen kalitatea eta eraginkortasuna nola handitu dezakegun pentsatzen dugu. Alde batetik etxea degu, bertan jasotzen ditugu lehenengo jakintzak, afektibitatea, baloreak… eta inork ez du etxearen garrantzia kolokan jarriko. Bigarrenik eskolaren papera dugu. Bertan ikasiko du irakurtzen, idazten, matematika problemak ebazten edota hizkuntza berriak erabiltzen, honaino ere, dena garrantzi handikoa haurraren etorkizunerako. Baina, eskolatik irteterakoan zer? Umea bere kaxa utziko degu parkean bere adinekoekin? Ezer ikasten ez duelarik? Inondik inora! Guk gure seme/alabatxoarentzako hoberena nahi dugu, beraz ingles akademi batera apuntatuko dugu, edo etxera etorri dadila eskolako lanak egitera , eta bukatzerakoan, “Pipo y las Matematicas” istalatuko diot ordenagailuan helburu pedagogiko batekin jolastu dezan… Eta hala, bizitzaren inguruan pilo-pilo bat dakiten robot txikitxoak edukiko ditugu.

Baina zer gertatzen da ume horren beharrekin? Nun daude ume horrek jaiotzez berarekin ekartzen zituen behar naturalak (jolastu, begiratu, ikutu, dastatu, erori/altxa, ezagutu, sozializatu, maitatu)? Edo ordenagailurako joku berri bat aterako dute hauek landu ahal izateko?

Izan ere, hezkuntza sistema perfektua eraikitzeko bidean ,sarri , atzerapausoak besterik ez ditugu egiten haurrari ordu teoriko gehiago gehituz, alor akademikoan besterik ez baiditu jakintzak metatuko, eta hala, ez gabiltza ikaslea gizarteratzeko prozesuan laguntzen ari. Zertarako behar ditu eta haur batek, ortografia eta fonetika ez badaki lagunengana hurbiltzen ere?

Gizarteko kulturarekin jarraitzeko beharrezkoak izan daitezke zenbait baloreen trasmisioa, baina sozializatzeko grina barruan dakarkigularik, utzi diezaiegun haurrei beren kaxa jolasteko astia, sena eta jakintza enpirikoa bidelagun baitituzte, eta ez dago ikasteko modu hoberik! 


1 iruzkin:

  1. Interesgarria da ikuspuntua. Nik pare bat ohar.
    a) Nork idazten du Xabi etorkizuneko irakasleak ala Xabi etorkizuneko gurasoak (beraz iraganeko umeak)?
    Ikuspegi biak (hirurak) balekoak dira hezkuntzaz pentsatzeko, baina argi izan behar dugu non darabilgun pentsamendua.
    b) Kritika + eskaera formatua du zureak (kritika ona eta eskaera zentzuzkoa), baina etorkizunean irakaslea izan behar duzunez, interes handia du nolako irtenbideak pentsa ditzakezun zuk zerorrek emateko, ahal (izango) duzun neurrian.

    ErantzunEzabatu