Praktikaren praktikotasuna:
Aurreko testuan aipatutako ikasketa enpirikoarekin lotuta,
praktiketan oinarritzen diren hezkuntza sistemak bilatzen negoela bideo honekin
egin dut topo:
Bertan, grafikoki azaltzen da zein izango litzatekeen (eta
zein den) ikasketetan praktika alde batera uztearen emaitza, eta berriz ere ,
pupitre eta aulkiaren erabilgarritasunaz egon naiz pentsatzen. Flash-back
moduan nere burua LHko 4.mailara joan da eta “inguru”- ko klase aspergarri
batean nago. Andereñoa, zuhaitzek eta landareek behar-beharrezkoak dituzten
eguzki izpietaz ari da, hostoetan ematen den eztakit zer prozesurako… Egia esan
ez nau batera erakartzen klase horrek,
eta laister hasi naiz Son Goku-ren kromoak kontatzen mahi azpitik.
Beste oroitzapen bat etorri zait burura. Oraingoan Otxokiko
parkean gaude inguruneko irakaslearekin zuhaitz mota desberdinak katalogatzen
eta bihotz itxurako hosto bat aurkitu det. Andereñoak Ginkgo- Biloba
zuhaitzarena dela esan dit, eta dinosaurioen garaiko zuhaitz mota bat dela!
Bereala sartu ditut poltsikoan bizpairu hosto etxean aitari erakusteko.
Hamar urte pasa dira eta batek daki nun dauden etxera
ekarritako hosto horiek. Baina kalean Ginkgo bat topatzen deten bakoitzean badakit
ze zuhaitz den… Aldiz, zeintzuk dira sistema endokrinoaren ezaugarriak ?

Aurrekoan esandakoak balio du honetarako ere. Oso irudi ona ginkgo arbola zein den ikasi zenuenekoa.
ErantzunEzabatu-
Bideoa txertatu behar zenuke, ez horrela utzi.