Nire ustez,
efektu honek zenbait arazo dakartza hezkuntzan:
Lehenik eta
behin, irakasleek aurreiritziak dituzte nahiz eta inkontzienteki egiten duten;
beraz, arazo honi ez diot irtenbide garbirik ikusten, soilik irakasleak ahalegin
apur bat egitea aurreiritzi horiek alde batera utzi eta ezer jakingo ez balu
bezala tratatzea ikaslea, momentu horretan lehenengoz ezagutuko balu bezala,
nahiz eta argi ikusten dudan ez dela oso erraza.
Beste arazo bat
ikasleek senti dezaketen diskriminazio sentsazioa da. Irakasle batek uste badu
ikasle batek nota txarrak ateratzen dituela edo aterako dituela, ez dio kasu
handirik egingo eta bakartuta bezala senti daiteke. Gainera, hau horrela bada,
ikasle horrek ez du motibaziorik izango eta ez ditu ez etxeko lanak ezta
azterketak ongi egingo. Arazo honi aurkitzen diodan irtenbidea hauxe da:
irakasleak ez diskriminatzea edo bakartze ikaslea, nahiz eta nota txarrak atera
edo kasurik ez egin, ikasle guztiak berdin tratatuz (normalena izan beharko
litzateke).
Kaixo.
ErantzunEzabatuOrain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
---------------------------------------
---------------------------------------
Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
-
Zuk planteatzen dituzun arazoekin nahiko ados nago, irtenbideei buruz beste zerbait esango nuke. Ea
oilik irakasleak ahalegin apur bat egitea aurreiritzi horiek alde batera utzi eta ezer jakingo ez balu bezala tratatzea ikaslea diozu. Baina aurreiritziak beti izan behar ote dira txarrak? Aurreiritzia ezin ote daiteke ona izan? Horrek ez ote luke positiboki eragingo?
Irakasle batek uste badu ikasle batek nota txarrak ateratzen dituela edo aterako dituela, ez dio kasu handirik egingo eta bakartuta bezala senti daiteke diozu. Baina, baliteke irakasleren batek, on beharrean, "ikasle traketsari" gehiegi laguntzea eta garatzen ez uztea, bakartu barik. Fede onez jokatu arren erel txarto egin ditzakegu gauzak.