Askotan, egiten , ikasten edo berez dakizkigun gauza asko ez ditugu
behar bezala baloratzen. Ez dakigu ze nolako garrantzia duten eguneroko
bizitzan gauza asko ondo egiten ikastea . Esate baterako, idazmena edo
irakurmena bezala. Gure arbaso askok ez
zekiten ez idazten ez irakurtzen eta bi ekintza hauei esker jakintza asko
bereganatzen ditugu. Ez dugu zergatik
gure arbaso askoren artean atzera egin behar , nire kasuan esate baterako nire
aitaite eta amamak nagusiak zirela ikasi zuten irakurtzen eta idazten. Jakintza hauen faltan zeudela zailtasun asko
topatu baitzituzten euren bizitzetan. Ez zuten eskolara joateko aukerarik izan
eta behar horien aurreak alboko etxean bizi zen kide batek lagundu zituen
ekintza hauek bereganatzen.
Hurrengo bideo honetan gurasoek beraien seme alabak idazten ikasteko erraztasun batzuk luzatzen ditu. Aurrekoarekin bat datorrenez aproposa ikusi dut edonork bere jakintzat hobetzeko.
http://youtu.be/fBDiJwTNldU
Gauza bat baino gehiago etorri zait zurearekin. Ea, banan-banan:
ErantzunEzabatu* Teknikoa: Bideoa txertatu behar duzu, ez helbidea utzi.
* Teorikoa: aitita-amamekin oraindik berba egiteko aukera baduzu, baliteke oso interesgarria izatea eurokin berbetan luzatzea.
* Bideoa bera: Egileak dio zuzen-zuzenean ikasi behar dutela idazten; ematen du aurretiko pasusurik ez dagoela eta irakurtzea hurrengo pausua dela. Azpian due teoria ez dut uste zuzenegia denik.
--
Hurrengoan ahalegindu zaitez zurekin lotuago egon daitekeenari heltzen (seme-alabei irakastea zuregandik hurreegi ez dagoela iritzita diot)