2013(e)ko urriaren 18(a), ostirala

Irakaslearekin izandako esperientzia

Kaixoo!!!

Duela pare bat aste, irakasle funtzioko irakasleak elkarrizketa bat egiteko esan zigun, orain arte izan dugun irakasle miresgarrienari hain zuzen ere. Burura etorri zitzaidan lehenengoari egin diot nik elkarrizketa, bera baita orain arte gehin miretsi dudana. Lehen Hezkuntzan tutore bezala izan nuen eta hainbat gauzatan lagundu zidan, bai ikasketetan baita kanpoko arazoetan ere.

Deitu eta elkarrizketa egiteko ideia nuela esan nionean pozez zoratzen hasi zen eta gustura egingo zuela esan zidan eta azkenenean egun batean geratu eta egin nion. Elkarrizketa hasiaz batera igartzen zaio zenbat gustatzen zaion irakastea eta laguntzea eta irakasle batek bi ezaugarri horiek derrigorrez eduki behar dituela esan zidan. Ezaugarri horiek ez badituzu alferrik zabiltzala irakasle lanetan. Gainera, hainbat urte daramatza irakasle bezala eta esperientzia du; hau ere oso garrantzitsua dela esan zidan, esperientziak hainbat gauza erakusten baititu. Berak dio irakasle batek pazientzia asko izan behar duela eta nik uste dut irakasle guztiek esaten dutela berdina, beraz, egia izan beharko du, nahiz eta nik ez daukadan pazientzia askorik.

Horrela, aurretik esandako guztiak ikasi ditut eta oso esperientzia ona izan dela esan behar dut.

2 iruzkin:

  1. Urte gehiegirik ere ez daukazu-eta, zelan eduki pazientzia handiegia? Hoi bai, dekezun apur hoi domau bihrkozu.
    --
    Ondo pasatu duzula ematen du. Pozgarria Irakaskuntza Funtzioko irakaslearentzat ere.
    --
    Laneko hurrengo mailak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu
  2. Oraintxe jabetu naiz. Birritan idatzi duzu, ezta?

    ErantzunEzabatu