Kaixoo!!!
Irakasle miresgarri bati egin diogu elkarrizketa eta egin ondoren hainbat gauzataz konturatu naiz.
Batetik, hasiera ez dela erraza izango, gauza guztiak ez direla politak izango eta kostatuko zaidala etxean bezala sentitzea eskola batean. Beti egongo dira arazoak, normala den bezala, baina irakasle bezala arazo horiek konpontzen saiatu behar gara. Denek uste dute irakasleen lana erraza dela eta beti oporretan daudela baina beren lekuan jarri arte ez dut uste inork horrelakorik esan dezakeenik, azken batean ikasleen hezkideyzaren zati handi bat berain esku dago eta balore horiek izango ditu etorkizunean oinarri.
Bestetik, benetan gustatzen bazaizu irakastea eta pazientzia apur bat (asko esango nuke) izanez gero, gustatuko zaidala eta ez dela lan astuna izango, makina baten aurrean egoterakin konparatuz.
Beraz, esperientzia ona izan dela uste dut, ez bakarrik irakasle hori berriro ikusi eta berarekin hitz egin izan dudalako, baizik bere ikuspuntua irakasle bezala ere eman didalako eta kontuan hartzeko aholku batzuk.
Muxutxuk!!!
Lehenen eta behin; barkatu arinago pasatu ez izana, ez naiz konturatu-eta.
ErantzunEzabatuNik lehenengo sarrera hau nahi izan dut, ahal den neurrian, "bihotzetik" idaztea, gero lan analitikoagoa eskatzeko. Orain hasi zaren lan analitiko hori gehiago zehaztea baino ez dizut eskatuko. Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri ea ideia gehiago badatozkizun.
Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.