2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

Irakasle funtzioko irakasleak ,orain arte eduki degun irakasle hoberena elkarrizketatzea eskatu zigun.
Eskaera jakin orduko gelan nabari zen poz eta zirrararekin kontrastatzen ziren nere zalantza eta duda-mudak.
Lehenik eta behin ezpaitnekin inoiz irakasleren bat mirestera iritsi naizen, eta bigarrenik , gustoko ditudan horiek elkarrizketa egiteko aproposenak ez zirelakoan baitnegoen. Baina batenbat aukeratu beharra nuela eta soinketako Davidi egin diot. Ezin aipatu gabe utzi bere harridura handia izan dela bera aukeratu dedalako ( bera baitzen ere gure aisialdiko eta jangelako monitore, eta bere erruz ((edo nere merezimenduz)) ordu gehio pasa baititut pasiloan jangelan baino.) Baina gu tratatzeko zuen moduagatik, mezuz beteak zeuden bere txisteengatik eta partaidetza edota jarrera inklusiborako zuen grinagatik ezinezkoa zait David gorrotoz begiratzea.
Gauzak horrela, gustora egon gera solasean pasadizo desberdinetaz akordatzen, eta uste baino gauza gehio atera ditut 50 minutuko elkarrizketa batetik.

xabier

1 iruzkin:

  1. ETIKETEN BITARTEZ IZENPETU
    ---
    Davidek zer esango zuen ere jakin nahi nuke.
    ---
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu