Ba al da jolasa baliabide hezigarri bat?
Jolasa, zebait ikertzeilek diotenez; <<
Haur jolasak dira hasten den bizitza osoaren hazia bezalakoak, jolas
horietan garatzen eta adierazten baita gizaki oro, jolas horietan
erakusten baititu bere izatearen gaitasunik ederrenak eta sakonenak>> eta guztiz bat nator esandakoarekin. Jolasa, nire
ustetan, haurra bere osotasunean garatu ahal izateko (bai sozial,
psikomotor, kognitibo zein afektibo) baliabide hezigarri bat da.
Honez gain, jolasa lasaitzeko eta dibertitzeko metodo ludiko bat dela
ere esango nuke, jolasten gauden bitartean arazoak, estresa...
gutxitu egiten dugulako, eta, aldi berean, dibertitu egiten gara
jolasten gauden bitartean. Txiki-txikitatik jolasten hasten eta
ikasten erakunsten deuskue, gauzak konpartitzen, arau batzuk
barneratzen, komunikatzen...Lehen esan dudan moduan, jolasa garapen
osoa lortzen laguntzen digun zeharlerroa dela esango nuke.
Ez dago esan
beharrik, jolasak eta haurraren garapen osoa estuki lotuta daudela,
dakigunez edozein jolas jolasten gauden bitartean, zenbait faktore,
zeharlerro moduan bada ere, lantzen eta garatzen direla tartean.
Jolasten gaudenean, zenbait helburu lortu behar ditugula pentsatzen
ari gara, zenbait arau barneratu behar ditugu...garapen kognitiboa
martxan jarriz, eta gutxinaka gutxinaka garatuz. Garapen sozialari
begira, jolas kooperatiboetan esaterako, besteekin harremanetan jarri
behar gara jolasa aurrera eramateko, eta honek, komunikazioa
sustatzen du, haurra sozialiaziorantz bultzatuz. Honekin lotura
handia daukan faktoreetako bat faktore afektiboa da; galtzen edota
irabazten dugunean bitarteko urduritasuna sentiaraten dugunean... Azkein finean jolasten goazen heinean emozioak agertuz doaz, eta alde
afektiboa lantzen dugu honekin. Azkenik, faktore psikomotorra, jolasa
lantzen gauden bitartean lantzen dugu, esaterako txalo bat eman behar
badugu, aurrerantza mugitu, korrika...Argi dago jolasa zein
hizkuntzaren arteko lotura sakona dela, eta batak bestearen beharra
duela.
Beraz,
jolasa baliabide ludiko hezigarri bat da, eta haurtzaroan jolastea
beharrezkoa da, bai haurraren gozamen zein desioetarako, eta baita
beraien garapen osorako ere.

Esaten duzun hori interesgarria izan daiteke, baina ez duzu zure buruarekin lotzen. Zein eragin eta zelakoa izango du Olatz andereƱoaren klaseetan? Horixe pentsatzea du interesa. Bestea, pnetsatzeko oinarria izan badaiteke ere, ez da garrantzitsua zure bizitzan ikusten ez duzun artean.
ErantzunEzabatu