Oraingoan, gertutik ezagutzen dudan kasu
baten azterketa/hausnarketa egiten saiatuko naiz, haur adopatutuek
eskolarekin duten arazoaz, hain zuzen ere.
Geroz eta haur adoptatu gehiago ikusten dira eskoletan eta orokorrean gizartean, jaio diren herrialdean izan duten bizi kalitatea hobetzeko asmoz etorrita, baina askotan irakasleak ez dira konturatzen familian integratu edota herrian bere lekua aurkitzeaz gain, eskolan ere hori egin behar dutela eta beti ez dela erraza izaten beraientzat. Gainera, urteak aurrera joan ahala eta batez ere nerabezaro garaian, hainbat arazo juntatzen zaizkie ( eskolakoak, bere familia biologikoarenak, lagunenak...) eta barruan duten amorrazio eta tristezia hori kanporatzeko era bakarra askotan indarkeria erabiliz izaten da eta arazoei aurre egin beharrean albo batera utziz, aurpegia eman gabe eta guztia, beldurragatik. Barru barruan duten bakarra beldurra da, araozei aurre egiteko beldurra eta besteek beraiengan duten iritziaren beldurra. Ikasketekin ere ez dute nahi zerikusirik izan, hau da, eskolara joatea den guztiarekin, ezta lanak egitea den guztiarekin. Erantzunkizun bat hartu behar den momentuan ez dute nahi izaten ezer jakiterik gai horri buruz eta axola ez balitzaie bezala jokatzen dute. Beraz,ez dira eroso sentitzen eskolan, ez baitiote zentzu askorik ikusten horri eta bere bizitzan aurkitzen dituen hutsuneak drogekin konpontzen direla uste dute, ondorioz, beraien azkenengo meta da ikastea; hori bai, bizitzan zerbait izan nahi dute, gorenean dagoen zerbait, gainera.
Guzti
hau esanda eta irakasle paperarekin lotuz, irakasleek askotan beste
haur bat bezala tratatzen dituzte haur adoptatuak eta ez dut esaten hori
egin behar ez denik, baina kontuan izan behar du ze berezitasun dituen
eta horietara egokitu eta garrantzitsuena, bere lekuan jarri eta bera
ulertu. Askotan haur hauek, konportamendu arraroak izaten dituzte eta
zailak dira horien arraozoiak aurkitzen baina beti dago atzean zerbait,
mindu duen zerbait eta horri helduta soilik arazoa konpon daiteke.
Nire ustez, emakume honek oso ongi laburbiltzen du eskola zer/nolakoa den haur adoptantuentzat: “La escuela supone la prueba de fuego para la mayoría de los
niños adoptados, la segunda gran barrera, la inesperada aduana a
traspasar después de estar ya dentro. Para muchos, un segundo proceso de
adaptación concluido el familiar” (Inmaculada De la Fuente: “La adopción tropieza con la escuela”.
Ezusteko ona. Gai horrekiko sentsibilitatea baduzu, izango duzu, bai, zer egin oparoa! Zer ikasia eta zer irakatsia ere bai.
ErantzunEzabatuGustura irakurria.